2020ko Euskaraldia

2020/11/19

ALARDE FUNDAZIOAK EUSKARALDIAREKIN BAT EGITEN DU.


Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango dugu arigune–en bidez.

Ariguneak, edo euskaraz aritzeko guneak, Euskaraz lasai hitz egiteko modua jartzen duten lekuak dira. Alarde Fundazioak Euskaraldian arigune ezberdinak sortuko ditu.