Urtero bezala, Ama Guadalupekoa eta San José Ikastetxeko ikasleak, Itziar Garaialde eta Arantxa Gilen margo akademiekoekin batera, Titibiliti aldizkariak antolatzen duen marrazki lehiaketan parte hartu dituzte, eta joan den uztailaren 19an, Alarde Fundazioak duen Arma Plazako lokalean sari banaketa ospatu zen. Aurtengo gaia Hondarribian hain ezaguna den ohitura bat izan da: Sokamuturra.

Marrazkiak hiru kategoriatan banatuta zeuden: 1. eta 2. mailekoetan lehenengo saria Connor Fernandesek lortu du, bigarrena Silvia Cerrok eta hirugarrena Lander Olaskoagak. 3. eta 4. mailako kategorian Telmo Agirre irabazlea izan da, Alejandro Marquezek bigarren saria lortu du eta Inaxio Lopezek hirugarrena. Azkeneko kategorian, 5. eta 6. mailakoa, Danele Achucarrok lehenengo saria irabazi du, Ana Ceballosek bigarrena eta hirugarrena Kaiet Guereñuk.

Alarde Fundazioak parte hartu duten ume guztiei bere partaidetza eskertzen die, baita epaimaiha osatu duten pertsonei eta ekitaldira hurbildu ziren pertsona guztiei.