
Hondarribia, 2026ko urriaren 19a. Hondarribiko Alardeko Agintarien Batzordeak, astelehen honetan, urriak 19, egindako ezohiko bileran, Aitor Moran Mitxelena aukeratu du Hondarribiko Alardearen Burgomaisu berri gisa, Hondarribiko Alardearen Ordenantzan ezarritakoari jarraituz.
Aitor Moran Mitxelenak lotura handia du Hondarribiko Alardearekin. Alarde horren antolaketan Batailoiko komandante kargua bete zuen 2005 eta 2009 artean.
Izendapen honekin, Moranek Burgomaisu karguari dagozkion ardurak eta funtzioak bere gain hartzen ditu, Alardearen antolaketa eta garapena arautzen duen Ordenantzan xedatutakoarekin bat etorriz.
GORA HONDARRIBIKO ALARDEA!
GORA AMA GUADALUPEKOA!
GORA HONDARRIBIA!