Alarde Fundazioa Guztion Alardea taldearekin bildu da
Guztion Alardea taldeak, Alardea ospatzeko moduaren aldaketa eskatu zuen, nahiz eta onartu, Alarde Fundazioak, Alardea orain arte bezala ospatzeko duen eskubidea.
ALARDE FUNDAZIOAk jakinarazi nahi du, udalerrian ordezkaritza duten indar politiko, elkarte eta taldeekin izaten ari den bilera sortarekin jarraituz, berriki Guztion Alardea taldearen ordezkaritza batekin bildu dela.
Bertan Alarde Fundazioko ordezkariak izan ziren, Gregorio Alkain lehendakaria, Maitane Echeveste eta Josema Casares lehendakariordeak, eta zuzendaritza kontseiluko zenbait ordezkari. Telmo Sagartzazu, Leire Mendizabal, Iker de la Linde eta Eneko Gonzalez izan ziren Guztion Alardea taldeko ordezkariak.
Bileran, bi aldeek oso positiboki baloratu genuen iazko irailaren 8an istilurik gabeko giroa berreskuratu izana.
Guztion Alardea taldeak bere diagnostikoa eta zenbait gogoeta eta hipotesi jarri zituen mahai gainean, eta Alarde Fundazioak hauekiko desadostasuna erakutsi zuen.
Guztion Alardeak taldeak, Alardeak berak, Agintarien Batzordearen eta Alarde Fundazioaren bitartez, aldaketa-proposamenak balioesteko eta onartzeko dituen antolamendu-mekanismoak eta formulak ez zituztela ezagutzen agerian gelditu zen. Alarde Fundazioak argi utzi nahi izan zuen, Alardea bizirik dagoela, eta etengabe egokitzen eta berritzen ari dela.
Nabarmendu nahi genuke, eragile eta solaskide bakoitzarekin (Guzion Alardea, Saindua, Hondarribiko Emakumeak, Gure Alardea eta alderdi politikoak) dugun elkarrizketa zintzo hauetan, denek aitortzen dutela, Agintarien Batzordeak eta Alarde Fundazioak, bere Alardea askatasunez antolatzeko duten zilegitasuna eta eskubidea. Eskubide hau, Alardea jasaten ari den jazarpen mediatiko eta instituzional lausotzen badu ere; izan ere, ia neurrira legeztatzen den ingurune honetan, berdintasunaren banderaren arrimuan, beste helburu batzuk estzen dira.
Beste behin, eta beste zenbait taldeen antzera, Guztion Alardea taldeak egiten digun aldaketa exijentzia azpimarratu nahi genuke. Gure borondatea eta askatasuna makurtzeko beste saiakera batean. Gogoratu behar da Alarde Fundazioak eta Aginte Batzordeak askatasun indibidualak eta kolektiboak errespetatzen dituztela, eta, beraz, errespetu bera eskatzen dutela. Errespetua herritarren gehiengoak babesten duen gure Alardearentza. Alardea Hondarribiko kultura eta nortasun adierazpena da, eta, beraz, babestu egin behar da.
Azkenik, jakinarazi nahi da, datozen asteetan eta hilabeteetan, gainerako talde politiko eta kolektiboekin harremanetan jarraituko duela.