Alarde Fundazioa Hondarribiak adierazi nahi du, egungo arrisku egoera dela eta, ekitaldi intimo batean, Guadalupeko Urtero Urtero bezala, egindako promesari leial izanik, irailaren 8an Guadaleko Amabirjinari egin beharreko botoa berrituko dugu.
Zoritxarrez eta bigarren urtez jarraian, halabeharrez ekitaldi xume eta motz baten bidez egingo da berritzea.
Irailaren 8ko goizeko 9:30etan, Hondarribiko Alardeko Agintariak eta Hondarribiko Alarde Fundazioko patronatua Guadalupeko Santutegira joango dira, non Salbea abestuko duten.
Pozez jakinarazten dugu, eta indarrean dauden osasun neurriak errespetatuz, aurten Botoan beste 270 pertsona egon daitezkeela, baimentzen zaigun jende kopuru handiena izanik.
Hurbildu nahi duten horien esku jarriko ditugu gonbidapenak. Hauek Alarde Fundazioa Hondarribiak Arma Plazan duen egoitzan banatuko dira; iriste ordenaren arabera banatuko dira, baimendutako kopurua bete arte. Guztia antolatua dagoenean, informazio gehiago helaraziko zaizue.
Ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da, gure web orrialdearen bitartez. Ondoren gure YouTubeko kanalean egongo da ikusgai.
Konpromisoa, errespetua eta esfortzua izan dira eta gaur egun ere dira Hondarribiaren izaeraren zeina. Beste urte batez hau erakustea dagokigu. Egin dezagun Irailaren 8 honetaz historian gogoratuko den egun bat. 1638.urtean egin genuen bezala, denak batuta indartsuago aterako gara.
ALARDE FUNDAZIOA HONDARRIBIA