Alarde Fundazioa Hondarribiaren adierazpena

2020/09/06

Alarde Fundazioa Hondarribiak adierazi nahi du, egungo arrisku egoera dela eta, ekitaldi intimo batean, Guadalupeko Amabirjinari egiten zaion botoarekin bat egingo duela; non goizeko 9:30tan, Hondarribiko Alardeko Agintariak eta Alarde Fundazioko Patronatua, Guadalupeko Santutegira igoko den, Hondarribiko herriaren ordezkari gisa, gure arbasoengatik 1638an egindako Promesa berritzeko. 

Ekitaldi motza eta xumea izango da. Zuzenean ikusi ahal izango da eta ondoren ikusi ahal izateko, grabatu egingo da. 

Alardearen jarraitzaileak diren guzti horiei arren eskatzen diegu, ekitaldiaren intimitatea errespetatzea eta ez bertaratzea. Guztion artean arriskutsuak izan daitezkeen egoerak saihestu behar ditugu, Hondarribiko hiriaren irudia ez hondatzeko. 

Jakinarazi nahi dugu ere Hondarribiko Alardeko agintariak ez direla goizeko 11etarako antolatua dagoen mezara joango. 

Bizitzen ari garen egoera latz honek, segurtasun neurri hauek areagotzera eraman gaitu, eta uste dugu gure ardura dela arrisku egoerarik ez sortzea.

GORA HONDARRIBIA!

GORA AMA GUADALUPEKOA!