Egungo osasun krisia dela eta, Alardeko Agintarien Batzarrak eta Alarde Fundazioa Hondarribiak bere elkartasuna eta maitasuna adierazi nahi die biktima eta hauen senitarteei, baita esker ona ere pandemia honen kontra borrokatzen ari diren pertsona horiei.
“Errealitate berrira” eramango gaituen arintze fasean egonda ere, ez dugu itxaropen faltsurik ezta espektatibarik sortu nahi, izan ere hiritarrentzat arriskutsua izan daitekeen egoerarik ez dugu sortu nahi.
Hori horrela, Alardeko Agintarien Batzarrak eta Alarde Fundazioa Hondarribiak, parte-hartzen duten kideen adostasun osoz, atsekabe handiarekin eta jakinda hartzera goazen erabaki historikoa arduraz beterik dagoela, 2020ko Irailaren 8ko Hondarribiko Alardea bertan-behera geratzen dela adierazi nahi du.
Hala ere, gure ardura da gure arbasoek hartutako konpromisoa betetzea. Guadalupeko Amabirjinaren botoa betetzea. Alardearen funtsa betetzea. Hori horrela, datozen hilabeteetan osasun agintariekin elkarlanean jardungo gara aurten ere 1638.urtean egindako Hondarribiarren Promesa berritzeko.
Konpromisoa, errespetua eta esfortzua izan dira, eta egun ere dira Hondarribiaren izaeraren ardatz. Gure gizartea normaltasunera lehen bait lehen iris dadin lan egin behar dugu.
Lanean jarraituko dugu, 2021eko Alardea, Alarde historiko eta are bereziago izan dadin.
GORA HONDARRIBIA!!!
GORA AMA GUADALUPEKOA!!!
ALARDE FUNDAZIOA HONDARRIBIA