Alarde Fundazioa Saindua taldearekin bildu da

2023/01/31

Alarde Fundazioa Saindua taldearekin bildu da

ALARDE FUNDAZIOAk, Hondarribiako Saindua taldearekin bildu dela plazaratu nahi du.

Joan den urtarrilaren 23an, ALARDE FUNDAZIOAren ordezkaritza bat, Hondarribiako SAINDUA taldeko kideekin bildu zen. Bertan izan ziren, alde batetik, Gregorio Alkain, Alarde Fundazioko lehendakaria, Maitane Echeveste eta Josema Casares lehendakariordeak eta Zuzendaritza Kontseiluko zenbait kide, eta SAINDUAren ordezkari gisa Marcela Martinez, Amaiur Olaskoaga, Eider Bereau, Ernesto Villar, Naiara Goikoetxea eta Xabi Etxebeste.

Bileran, Alardearen inguruko ikuspegiak eta harén etorkizunaren inguruko iritziak trukatu ziren, bai eta aurrerantzean belaunaldi berriek
Alardean izango duten paperari buruzkoak ere.

Beste behin, Alardea ospatzeko egon daitezkeen era eta sentsibilitate guztiekiko errespetua berretsi zuen ALARDE FUNDAZIOAK, hartutako konpromisoak bere horretan ba dirau ere, eta argi utzi nahi du, lanean jarraituko duela hondarribiarrek irailaren 8az krispaziorik gabe goza dezaten.

Elkarrizketa erronda honekin argi geratzen da, bai gaur eta lehenago ere, ALARDE FUNDAZIOAk entzute aktiboaren aldeko apustua egiten duela, bai eta Alardearen inguruan sortutako talde guztiekiko errespetuaren aldekoa ere.

HONDARRIBIAKO ALARDE FUNDAZIOA