Alarde Fundazioak hiriko indar politiko nagusiekin mantentzen ari den bilera sortekin jarraitzen du.

2023/02/08

Alarde Fundazioak hiriko indar politiko nagusiekin mantentzen ari den bilera sortekin jarraitzen du.

ALARDE FUNDAZIOAk jakinarazi nahi du, udalerrian ordezkaritza duten indar politikoekin eta Hondarribiko elkarte eta taldeekin izaten ari den bilera sortarekin jarraituz, berriki Josu Álvarez, Noemí Odriozola eta María Jesús Garín PSEko ordezkariekin bilera ospatu zuela.

Alardea ulertzeko eta bizitzeko modu desberdinen errepasoa egin zen, eta bi alderdiak guztiekiko errespetuaren alde agertu ziren. PSEren ordezkaritzak, Alarde Fundazioak, bere sorrera helburuari jarraituz eta herritarren gehiengo nabarmenaren babesarekin, Alardea inolako esku-hartzerik gabe antolatzeko duen eskubidea onartu zuen.

PSEko ordezkaritzak halaber, Hondarribiarren artean elkar-ulertzea bultzatzeko neurriak garatzearen alde egin zuen.

Azkenik, jakinarazi nahi da, datozen asteetan eta hilabeteetan, gainerako talde politiko eta kolektiboekin harremanetan jarraituko dela.

ALARDE FUNDAZIOA HONDARRIBIA

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.