Hondarribia, 2022ko Abenduak 19
ALARDE FUNDAZIOAk herrian ordezkaritza duten indar politikoekin eta Hondarribiko zenbait elkarte eta gizataldeekin biltzen hasi dela jakinarazi nahi du.
Abenduaren 14an, ALARDE FUNDAZIOAren ordezkaritza EAJren ordezkaritzarekin bildu zen; Gonzalo Carrión alkategaiarekin eta tokiko EAJren Batzarreko lehendakari Xabier Zabala bertan zirelarik.
Bileran, 2022ko Alardearen balorazioa egin zen, eta Alardeari buruzko iritziak eta ikuspegiak partekatu ziren. Hautagaiak, azken hogei urte baino gehiagoan Alardeak jasandako jazarpen instituzional, politiko eta mediatikoaren jakitun zela adierazi zuen, eta Alardea antolatzeko dugun eskubidea aitortu zigun, era berean jaiegun horiek sentitzeko eta bizitzeko modu desberdinen arteko ulermena erratzuko duten agertokietan lan egiteko konpromiso sendoa hartu zuen; errespetuaren eta zentzutasunaren bidetik.
Bestalde, ALARDE FUNDAZIOAk, Alardearen inguruan ospa daitezkeen kultura ekintza eta adierazpen guztien aldeko errespetua aldarrikatu zuen, bai eta bere sorreratik izan duen helburu bakarra Hondarribiko herritarrek Alardean giro baketsuan gozatzea izan dela, non tolerantzia, errespetua eta askatasuna, inposaketari eta immobilismoari gailentzen zaizkion. Krispaziorik eta erasorik gabeko Alardea; bakean bizi eta gozatzen dena.
Nabarmendu nahi dugu, egindako bileraren ondoren, bi aldeek oso positiboki baloratu genuela joan den irailaren 8an berreskuratutako istilurik gabeko giroa, eta etorkizunean hala izaten jarraitzeko konpromisoa finkatu genuen.
ALARDE FUNDAZIOAk urteak daramatza ospakizun hau bizitzeko eta sentitzeko modu guztiekiko errespetuaren aldeko aldarria egiten, non guztien arteko bizikidetza librea eta baketsua lehenetsi behar den, eta indar politiko bakar batek ere ez du ahaztu behar, Alardea, ideologia guztien zeharkako gehiengo batek babesten duela eta hori errespetatua izan behar dela. Ez da ahaztu behar Alardea apolitikoa dela; Hondarribiko kultura eta nortasun adierazpen bat izanik babestua izan behar du.
Azkenik, datozen asteetan eta hilabeteetan, gainerako talde politiko eta kolektiboekin harremanak izango ditugula plazaratu nahi dugu.
ALARDE FUNDAZIOA HONDARRIBIA