Alarde Fundazioa Hondarribiak, pasa den martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko eguna zela eta jasandako erasoak, pintadak eta pankartak, publikoki salatu eta gaitzesten ditu.

Beste urteetan bezala, egunak berak dituen aldarriengandik aldendu eta kontrako iritziekin lotu nahi izan dute Alardea. Alarde Fundazioak bat egiten du egun horretan kalera atera ziren milaka eta milaka pertsona eta elkarte desberdinen aldarriarekin, eta berdintasun desioa adierazten du.

Beste behin ere, Hondarribiko Hiriko Alardean berdintasun arazorik ez dagoela azpimarratzeko beharrean ikusten dugu gure burua, kontrakoak diren bi iritziren arteko elkarbizitza izanik arazoa.

Alarde Fundazioa Hondarribiaren izena, baita guri laguntzen eta babesten gaituzten Hondarribiko hiritarren izena zikindu nahi izan dituzten eta onartezinak diren jarrerak gaitzetsi nahi ditugu, gure eginbeharra baita soilik Alardea antolatzea.

Horrela, gertaera bandalikoak gaitzesten ditugu, dagoeneko dagokion agintaritzan salatuak izan direlarik. Gertaera hauek ez dute gure ondarea bakarrik zikintzen, gure hiriaren ondarea zikintzen dute, legez kontrako eta errespetu gabeko erabilera bat egiten dutelarik, eta egun horren esanahia ere zikintzen dutelarik.

Amorru eta ezinegon giroa sortzeko saiakera salatzen dugu, ez baitute inola ere elkarbizitzan laguntzen, eta hori dela eta, adierazten dugu bide hau ez dela tolerantzia ezan eta inposaketan oinarritzen, bi iritzien arteko errespetuan baizik.