Alarde Fundazioa Hondarribia tentsioa murrizteko asmo horretan tinko mantentzen da; hori dela eta, eta Udaletxeak kontratatutako eta elkarrizketa prozesu honetan bitartekaria den Jenny Pearce-n aholkupean, gai honen inguruan hitz egiteko edozein gonbidapen ukatzea erabaki du.
Zoritxarrez, esperientziak argi utzi digu zen den gai honek duen proiekzio mediatikoa; elkarbizitzan gutxi lagunduko duen urduritasuna eta haserre sentimendua bermatuko luke bakarrik, Alarde Fundazioa Hondarribiak lortu nahi duen horren kontrakoan bilakatuz.