Gure egoitzan izandako eraso “pseudo-feminista” berri honen aurrean, Alarde Fundazioa Hondarribiak salatu nahi ditu alderdi erradikal baten aldetik jasandako etengabeko erasoak, zeinak ezin dituen bereizi Alardea ospatzeko modu legitimoa eta emakumeek jasaten dituzten arazo erreal eta garrantzitsuak.

Azken urteetan, Alardearen alde dauden emakume eta haurrengan, indarkeria hau argi ikusi da Irailaren 8an.

Jarrera faszista eta intolerante hauek dira, nagusiki, tratu-txarrak eta indarkeria jasaten duten emakume horiek gehien kaltetzen dituztenak. Alarde Fundazioak bere elkartasuna eta laguntza eskaini nahi du milaka biktima uzten ari den erokeria honekin bukatzeko; zorionez, bizirik dirauten horiek ere badaude, baina oztopoz beteriko bide bat jarraitu behar dute, erradikalizatutako talde horiek duten gorroto eta bere iritzi eta moduak inposatzea ezinbestekotzat jotzen duten taldeek ezarritako oztopoak, besteak beste.

Honez gain, erakundeei, ekintza erasokor hauek, pertsonen askatasuna mugatzea eta beldurtzea helburu duten erasoak hain zuzen ere, publikoki salatzeko eskakizuna egin beharrean gaude.

ALARDE FUNDAZIOA HONDARRIBIA

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.