Urte osoa daramagu modu nekaezin batean bilerak egiten, proposamenak luzatzen eta gure ezinegona Hondarribiko Udaletxeak kontratatutako bideratzaileari erakusten, izan ere azken honen lana topagunea bermatzea izan da, guk gonbidatu genituen alderdiak biltzeko asmoarekin, alderdi hauek izanik Jaizkibel, Juana Mugarrietakoa eta Hondarribiko Emakumeak taldea.
Hasiera batean eta gure proposamena publikatu eta ordu gutxitara, Jaizkibel Asoziazioak idatzi bat plazaratu zuen euren sare sozialetan proposaturiko horretan parte-hartzea ukatuz. Lau hilabeteetara, eta guk publikatutako beste adierazpen bati erantzunez, non Jaizkibel-en ezezkoa eta Juana Mugarrietakoaren erantzun ezaren aurrean gure larritasuna adierazten genuen, iritzi aldaketa ematen da eta topaketan parte-hartzea onartzen du. Juana Mugarrietakoak pasa den uztailaren 28an erantzuten du, 5 hilabete ondoren, proposamena onartuz.
Hilabete eta erdiren buruan topaketa hau aurrera eraman zedin, lanean aritu gara elkartze honen oinarriak finkatzeko:
Proposamen hauetariko batzuk, inolako azalpenik gabe, harrigarriki ukatua izan dira gaur arratsaldeko 18h-tako deituta zegoen bilera hasi baino ordu erdi lehenago.
lkarbizitza bermatzeko eta gatazkak saihesteko egin den esfortzua onartu ez izanak atsekabetzen gaitu. Ez da Alarde Fundazioa Hondarribia izango tentsio giroa pizteaz arduratuko dena.
Lamentamos que todo el esfuerzo por fomentar la convivencia y evitar que se produzcan incidentes no sea aceptado. No será Alarde Fundazioa Hondarribia quien avive el clima de tensión.