Arratsaldeko ibilbidea

  • Sainduako Ermita
  • Jaizkibel etorbidea
  • Harresilanda
  • San Pedro
  • Zuloaga
  • Bernat Etxepare
  • Sabin Arana Goiri
  • Zumardia
  • Damarri
  • Kale Nagusia
  • Arma plaza

1

Alardeko unitate guztiak Sainduako Ermitan biltzen dira, bertatik Portuko kaleetara jaisten dira Kale Nagusira abiatu baino lehen.

2

Alardeko konpainia eta unitateak Arma Plazan biltzen dira berriro ere. Damarrin, Arkoll Konpainiak berriro ere Bandera jasoko du, oraingoan Kabildu Zibilaren eskutik.

3

Burgomaisuak beste hiru deskarga agintzen dizkie infanteriako konpainiei, artilleriak botzen dituen salbez gain.

4

Ondoren, Hatxeroak, Danborrada eta Arkoll Konpainia, Burgomaisua, laguntzaileak eta Komandantearekin batera, Udaletxera jaisten dira. Arkoll Konpainiak Amabirjinaren Bandera Elizako atarian utziko du berriro ere.

5

Musika Banda Kale Nagusian behera jaisten da Danborradarekin elkartzeko eta bandera eramaileek hauekin batera doaz Kale Nagusian behera. Hauek Burgomaisuaren aurrean kokatzen dira arku bat eginez. Bertan, Burgomaisuak “Rompan filas” agintzen du eta Arma Plazaraino, laguntzaileak eta komandantearekin batera, galopean igotzen dira.

6

Danborrada eta Musika Banda Fagina jotzen hasten dira, eta konpainia guztiak Arma Plazan behera jaisten dira, Zapateroan. Bandera eramaileen arkura iristen direnean, hauetariko bakoitza dagokion konpainiara itzultzen da, eta Kale Nagusia jaisten dute, ondoren bakoitzari dagokion tokira abiatzeko.