Gaur goizeko 11tan Santiagotxoko Ermitan hurrengo uztailaren 28ko aktibitateak aurkezteko prentsaurrekoa ospatu da.
Beste urtebetez, dagoeneko 3. Edizioa, uztailaren 28an, Alardearekin BaT festa ospatuko da. Zer da Alardearekin Bat? Hondarribiko Alardea maite dugunon topagunea. Familia arteko ospakizuna eta Irailaren 8rako prestatzen gaitun festa.
Pertsona guzti hauei gonbitea luzatzen diegu egun hau gurekin pasatzeko, gure Hiriko leku adierazgarrien zehar doan ibilbidea eginez, gure 5 Gunek prestatuko dituzten ekintzetaz gozatuz.
Festa hasiera eta ibilbideari irekiera goizeko 9etan izango da. Gernikako Arbolako Plazan izango da, eta zinta mozketa aurten egingo duen pertsona Maria Pilar Lazkanotegi izango da, Alardeagatik egin duen lanagatik azken urte hauetan.
Ibilibidea, Gernikako Arbola Plazan hasiko da, gero Kosta auzotik Amuteraino, 1. Gune dagoen tokia. Handik Santiagotxora iritsiko gara, 2. Gunea dagoen tokira. 3.gunea Bottika Baserrian kokatuko da, eta handik Arma Plazaraino joango gara. 4 . Gunea….. Azkenean, Kale Nagusia jaitsiz, Gernikako Arbolara iritsiko ginateke, Ibilbidearen bukaera iritisiz (5. Gunea)
Gune hauetan hainbat eta hainbat ekitaldi antoluatutak daude : herri kirolak, musika, erraldoiak eta buruhandiak, haur tailerak, puzgarriak, Zaldi ibillaldiak… etab.. Eta jakina, pintxo eta edariak gune guztietan dastatzeko aukera izango dugu.
Ibilibide guztia TXU TXU TREN batean egiteko aukera dago erebai.
Eguerdian, Soroetako Frontoian , Herri Bazkaria egongo da, 400 pertsonentzako emango dena (hemen gogoratu behar da oraindik salgai daudela ticketak) , eta bazkaria bukatuko denean, Musika Bandako kideekin batera Gernikako Arbolara abitauko dira.
Aurtengo berritasunak :
Aurten, tríptiko bat banatuko da, eta bertan, ba ibilibidea nolakoa den, Guneen kokapena eta ekitaldiak, zerbitzuak, etab, esplikatuko da.
Beste nobedade bat : TTipi TTapa Txartela : txartel hau. 5-12 urte arteko haurrentzat pentsatuta dago. Ibilibideko gune bakoitzetik pasatu beharko dira eta gune bakoitzean zigilu batekin osatu beharko da txartela. Opari baten zozketa izango da arratsaldean.
Azpimarratu nahi dugu baita ere, Alarde Fundazioak duen Arama Plazako lokalean, erakusketa bat izango dela, Musika Bandak antolatuta, bere 200 urteurrena aurten ospatzen baitu. Bezperan, hilaren 27an inauguratuko da, arratsaldeko 19etan.
Era berean, Hatxeroek haien 100. Urteurrena beteko dute aurten, eta datozen egunetan gehiago jakingo dugu antolatuko dituzten ekitaldiei buruz
Eskerrak eman behar dizkiegu baita ere gurekin kolaboratzen ari diren enpresei, partikularrei, Irungo eta Hondarribiko elkarteei, Irungo Alardealdiko gure lagunei… Zerrenda oso haundia da, eskerrik asko guztientzat.
Pribatutasun laburpena
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.
Beharrezko cookieak
Beharrezko cookieak beti aktibatu egon behar dute, cookieen ezarpen-lehentasunak gorde ahal izateko.
Cookie hau desaktibatzen baduzu, ezingo ditugu zure lehentasunak gorde. Horrek esan nahi du web hau bisitatzen duzun bakoitzean berriro aktibatu edo desaktibatu beharko dituzula cookieak.
Hirugarrenen cookieak
Web gune honek Google Analytics eta Facebooken cookieak erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola bisitari-kopurua edo orrialde ezagunenak.
Cookie hau aktibo uzteak gure webgunearen posizionamendua hobetzeko aukera ematen digu.
Mesedez, lehenik eta behin, aktibatu zure lehentasunak gordetzeko beharrezkoak diren cookieak!
Cookie gehigarriak
Webgune honek hurrengo cookie gehigarri hauek erabiltzen ditu:
pll_language: Cookieak bisitatutako azken orriko hizkuntza-kodea gordetzen du.
Mesedez, lehenik eta behin, aktibatu zure lehentasunak gordetzeko beharrezkoak diren cookieak!