06/05/2020
Markos Sodupe

Konpainiako bandera berria 1970. urtean erabili zen lehen aldiz, Anutxi Lazkanotegi kantinera zelarik. (argazkian)

Albaceteko “Carmelitas Descalzas” monjek egin zuten. Bi urtetan Konpainian txapela pasata lortu zuten dirua hau ordaintzeko. Banderan agertzen den barkua monja baten ideia izan zen. Beraiek bi edo hiru marrazki bidali zituzten eta horietatik bat aukeratu zuten gero:

Ondoren, banderan testuren bat jarri behar zela uste zuten. Orduan, Manolo Pardavila eta Beñardo Virto Fernando Artola “Bordari”rengana jo zuten. Berak lista bat prestatu zuen dozena bat esaldirekin, eta “Zintzo ta alaiak” hautatzea erabaki zuten. Orduz geroztik agertzen da Konpainiaren banderan: GORA GAZTEAK, ZINTZO TA ALAIAK.

Bandera eusten duen makila Jose Antonio Iturrioz-ek egin zuen. Berak egurrarekin lan egiten zuen eta deus kobratu gabe egin zuen gainera. “Oso ederra eta material onekoa” adierazten digu Beñardo Virtok.

Anutxi Lazkanotegi kantinera eta Beñardo Virto kapitaina, bandera berria atera zen lehen urtean.
Anutxi Lazkanotegi kantinera eta Beñardo Virto kapitaina, bandera berria atera zen lehen urtean.
Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.