Bilera sortekin jarraituz, Alarde Fundazioa Gure Alardea talderakin bildu da
ALARDE FUNDAZIOAk jakinarazi nahi du, udalerrian ordezkaritza duten indar politiko, elkarte eta taldeekin gauzatzen ari den bilera sortarekin jarraituz, Gure Alardea taldearen ordezkaritza batekin bildu dela.
Bi alderdiek, ihazko Alardearen oso balantze positiboa egin zuten. Gazteek sekula ezagutu ez duten bezelako pake eta adiskidantza Alardea.
GURE ALARDEAk argi utzi nahi izan zuen, taldea, beren arbasoek igorritako Alardeak bere hortan jarrai dezan defendatzen duen gazte talde handi bat ikustarazteko eta hauei ahotsa emateko jaio zela. Horretarako, ekimen eta proiektu berriak garatuko zituztelarik.
Alarde Fundazioko talde berriari erabateko babesa emateaz gain, bi taldeek argi utzi nahi izan zuten, Alarde Fundazioak eta, Hondarribiko Alardearen Agintari Batzordeak, Alardea antolatzeko duten eskubide legala eta morala , naiz eta jakin, Alardea ulertzeko eta bizitzeko modu desberdinak daudela eta denek merezi dutela errespetua.
Alarde Fundazioak, Alardea orain arte egin den bezala ospatzearen alde egiteko konpromezua berretsi zuen, gazteek gure ondare preziatua ezagutu eta gozatzeko aukera izan dezaten. Gainera, gazte talde honek dakarren ikuspegi berritu hori islatzen duten ekimenak garatzeko eta bultzatzeko konpromisoa hartu zuen, inoiz baino Alarde bizi eta indartsuago batetaz gozatzeko helburuarekin.
Azkenik, jakinarazi nahi da, datozen asteetan eta hilabeteetan, gainerako talde politiko eta kolektiboekin harremanetan jarraituko dela.