Akartegi Konpainiaren sorrera urtea zein den ez dakigu, Alardean parte-hartzen duten beste hainbat konpainien antzera. Idatzizko lehenengo erreferentzia 1890urtekoa da, baina ordurako Alardean parte-hartzen zutela esaten da. Hurrengo urteetan, ohikoa zen bezala, musikariak kontratatu behar izaten zituzten, baita udaletxean eskopetak eskatu ere, konpainia elkartu ahal izateko.
Gaur egun, konpainiak 250 kide baino gehiago ditu, eta Montaña konpainiarekin batera, irailaren 7an Guadalupeko Santutegiko Salbean ohorezko deskargak egiteaz arduratzen da.
Hainbatek esaten dute gaur egun daramaten bandera Akartegik daraman hirugarrena dela. Gaur egungo banderan, Guadalupeko Amabirjinaren irudia agertzen da hurrengo esaldiarekin batera: ‘Verdadero retrato de la Milagrosa Virgen de Nuestra Señora de Guadalupe. Barrio Akartegui.’
Kantineraren aukeraketa Santiago egunean egiten da (Santiago eguna jai eguna ez bada, aurreko igandean egiten dute aukeraketa) Jaizkibel Hotelean. Hurrengo irizpideak bete behar ditu hautagaiak: 20 urte beteak izatea, edota urte horretan betetzea, Hondarribian gutxienez 10 urtez bizitzea eta Akartegin bizitzea edota konpainian 10 urte baino gehiago desfilatzen daramatzan kide baten familiakoa izatea.
Irailaren 8an oso goiz biltzen dira, 6:15 aldera Kopan. Bi deskarga egin ondoren, Kantineraren etxera abiatzen dira, honen bila joateko. Alardea bukatzerakoan, Portutik buelta bat ematen dute eta merienda dagoen tokira abiatzen dira.
Janzkera eta armamentua
Janzkera
Armamentua
Bereizgarriak
Kantinerak