KAPITAINA

Imanol Campandegui Etxeburu (2023. urtetik)

TENIENTEAK

Jexus González Genua

Ion Areitio Aguirre

ESTANDARTEAREN ERAMAILEA

Mikel Galarza Orbegozo

2023KO KANTINERA

Naiara Nicolás Sagarzazu

Kontaktua

Arkoll konpainia, bere sorrera ezezaguna duen konpainia horietako bat da, nahiz eta jakin badakigun hasiera-hasieratik sortutako konpainia bat dela, izan ere 1900. urtean historialari eta agirizaina den Serapio Mugicak Hondarribiko jaien inguruko kronika txiki bat argitaratu zuen, Alardearen inguruko historiarekin, eta ordurako bertan Arkoll Konpainia agertzen zen. 

Aspaldi auzo honetan bi konpainia zeuden: alde batetik, Santiago Konpainia (desagertua) eta bestetik gaur egungo Arkoll Konpainia. Biak konpainia bakar batean elkartu ziren eta Arkoll izena mantendu zuten gaur egun arte. Ez da sekula konpainia jendetsua izan, orduko konpainia guztiak bezala, eta garai hartan auzoan bizi zen jende kopuru urria zela eta. Zenbaitetan, eta egiten zituzten entseguetan, danbor bakar bat aurki genezakeen, eta 6 edo 7 danbor, gure egun handian. 

Gaur egun, Arkoll auzoko bertako jendeak, hauen sendiak eta baita lagunek ere osatzen dute, beti ere saiatuz bertako kideak auzoarekin zerikusia izan dezaten. Arkoll Konpainiaren bilgunea Santiagotxoko Ermitan dago. Bertatik ateratzen dira entseguetan, baita Irailaren 8an ere. Arkoll Konpainiak auzoan burutzen ditu beraien hiru entseguak.

Konpainia honetako janzkera horrelakoa da, txaketa beltza, alkandora eta galtza zuriak, zapi eta gerriko gorriak, eta alpargata zuriak zinta beltzekin. Musikariek gainera, zinta (koka) gorriak daramatzate txaketaren besoetan. Kapitainak eta Tenienteek ez dute zapirik eramaten, eta horren ordez gorbata gorria eta eskularru zuriak eramaten dituzten. Kantinerak honelako janzkera darama: txaketa beltza urre koloreko ertzekin, pololo zuriak, tabladun gona zuria zinta beltz batekin, amantala beltza urre koloreko ertzekin, eskularru zuriak eta bota zuri luzeak, banda eta barrikaz gain. 

Arkoll Konpainiako banderak ere historia du. Arkoll konpainiak hasieran eramandako banderaren lehen ezagupen idatziak dioenez, bandera Llobregateko Condearen oparia izan zen 30 eta 40.urteen artean. Leoncio Ancisarrek egin zuen konpainiako bigarren bandera, ordurarte mantendutako abanderatu titulua uztera zihoanean. Gaur egungo bandera 2007.urtean egin zen eta aurrekoan kopia berbera da. Anekdota gisa, jakin dezazuen duela urte gutxi arte, bandera bikoterik ez zuten gizonek eraman zezaketen bakarrik. 

Arkoll konpainiari dagokio Hiriko Bandera eramatea Alardeak irauten duen bitartean; batzuek diote Jaizubia konpainia zela hau eramaten zuena, baina arrazoiren batengatik ohore hori galdu eta Arkoll konpainiak hartu zuen ardura. Dena den, gaur egun eramaten dena Parrokiako estandartea da, eta zoritxarrez, ohikoa zen ibilbidea baina txikiagoa egiten du gaur egun. 

Kantineraren aukeraketa urtero Santiago egunean egiten da. Komisioa, 11 kidez gutxienez osaturik dagoena, uztailaren 22an biltzen urte horretako kantinera hautagaiak jaso eta beharrezkoak diren irizpideak betetzen dituzten ikusteko. Irizpide horiek honakoak dira: irailaren 8a baino lehen 20 urte edukitzea, bikote gabea izatea, Arkoll auzokoa izatea edota bertan azken 10 urteetan bizi izatea. 2011.urtetik aurrera, azken irizpide hau aldatu egin da, izan ere zenbait urtetan hautagai kopuru urria egon da. Kasu horietan onartua izan da gurasoak edota aiton-amonak auzoan bizitzea. Hau betetzen ez den horietan ere, konpainiako kide den eta bertan 10 urte baino gehiago desfilatzen daraman horren alaba edo ahizpak ere onartuak izango dira. Hautagaien errepasoa egin eta gero, Santiago egunean, Uztailaren 25ean, eguerdiko 12:00etan egiten da bilera. 

Irailaren 8an Santiagotxo ermitan biltzen dira goizeko 6:45etan, bertan Kantinerak gosari txiki bat eskaintzen duelarik. Formazioa egin eta gero, Santuari eskaintza egiten zaio eta bi deskarga egiten dira auzoko hildakoen omenean. Bertatik Gernikako Arbolara abiatzen dira auzoa zeharkatuz, egunargitzen ari den bitartean. Momentu hau oso berezia izaten da konpainiako kideentzat, eta ziurrenik ere, Kantinerentzat, izan ere bide honetan eguzkia eta eguna nola argitzen den ikusten dute. 

Konpainia Arma Plazara igo eta gero, Danborradan hotsekin batera konpainiak Hiriko Estandartea jasotzen du. Arratsaldean, Estandartea Santa Maria atea gurutzatu baino lehen hartzen dute, eta berriz ere itzuli egiten da “Rompan Filasa” egin eta gero. Hau ez da horrela izan beti, izan ere konpainian bertan zegoen zinegotzi batek eramaten baitzuen Estandartea Alardeak irauten zuen bitartean. 

Arraltsadean, Alardea bukatzeko, Arkoll Konpainia Kale Nagusian behera jaisten da, gainontzeko konpainiak baino lehen, Danborrada eta Bandarekin batera, eta Estandartea Parrokian uzten du berriz ere. Jarraian, Udaletxeraino doaz, eta lehenengo ilaran kokatuz Burgomaisuaren jaitsiera ikusten dute. Bertan gainontzeko konpainien Banderak babesten dituzte. Alardea bukatzeko, Zapatero doinuarekin batera jaisten dute Kale Nagusia, Alamedara iritsi arte, non bertan azken deskarga bat egiten duten.

Janzkera eta armamentua

Janzkera

  • Txapela gorria.
  • Jaka beltza, alkandora eta galtza zuriak.
  • Gorbata eta gerriko gorria.
  • Alpargata txuriak, zinta beltzekin.
  • Bandako kideak koka gorriak daramatzate.
  • Kuberoek, sorbaldan konpainiako izena daraman kubo bat daramate. 

Armamentua

  • Kapitain eta tenienteak: Ezpata
  • Arma daramatenak: Eskopetak.

Bereizgarriak

  • Kapitainak: Jakaren besoetan urre koloreko hiru tira. Eskularru zuriak.
  • Tenienteak:  Jakaren besoetan urre koloreko bi tira. Eskularru zuriak.
  • Sarjentuak: Jakaren besoetan urre koloreko hiru tira. 
  • Bandera eramailea: Jakaren ukondoetan kolore gorriko hiru tira. 

Kantinerak

  • Txapela gorria.
  • Jaka belza.
  • Tabladun gona zuria, honen behe-aldean zinta beltz bat duena, pololo zuriak. Amantal beltz txiki bat, urre koloreko zintarekin egindako ertzak dituena. 
  • Bularra gurutzatzen dion banda zuri bat, marrazki alegorikoarekin, Kantineraren izen-abizenak eta data adierazten duena. Bandaren ertzeetan, kupel txiki bat zintzilikatzen da, bi ertzak lotuko dituena. 
  • Eskularru zuriak eta abanikoa.
  • Bota zuri altuak, aurreko aldean trentzatuak

No event found!