Ez dago argi noiz hasi zen Kofradia konpainia (“Zaharrak” bezala ere ezagutua dena) Alardean desfilatzen, baina esaten da Alardea ospatzen hasi zen une berean hasi zela hau ere parte-hartzen. Lehen, konpainia arrantzaleez soilik osaturik zegoen, baina gaur egun, familiakide eta lagunei esker, 230 kide baino gehiago ditu konpainiak. Itsasontzietako patroiek konpainian eskopetarekin desfilatu behar dute nahi eta nahi ez, eta printzipioz, hau egingo ez balute, Kofradian isuna bat ordaindu beharko lukete.
Kantineraren hautaketa Santiago egunean ospatzen da, eta honek bakarrik darama txapela beltza, konpainiak daraman bezala. Uste dutenez, egite hau orain gutxikoa da, eta jakin badakite, hasiera batean kantinerek, gainontzekoek bezala, txapela gorria zeramatela. Dirudienez, hauetako baten amak proposatu zuen gainontzeko kideek bezala, honek ere txapela beltza eramatea.
Irailaren 8an Kantinerarekin batera Hermandadean elkartzen dira, eta bertatik Gernikako Arbolara abiatzen dira. Alardea bukatzen dutenean, Portura joaten dira, azken buelta bat eman eta lerroak hausteko.
Janzkera eta armamentua.
Janzkera
Armamentua
Bereizgarriak
Kantinerak