Hatxeroak

HATXERO NAGUSIA

Braulio Arizmendi Errazkin

BIGARREN KABUA

Juan Gabriel Lapitz Tolosa «Juantxo»

Gaur egun Hatxeroen Eskuadra 49 kidez osaturik dago (48 hatxero eta Hatxero Nagusia), 15 ordezko daudelarik. Bertako kide izan ahal izateko, gutxieneko altuera 1,85koa da.

Orain gutxi arte, Hatxeroen Eskuadra Gernikako Arbola biltzen hasten zuen eguna, Alardea hasi baino lehen osatzeko. Aldiz, 2016. urteaz geroztik, Hatxeroak Correos-en biltzen dira, eta Danborradari itxaroten diote, elkarrekin Gernikako Arbolaraino iritsi arte. 2017 urteaz geroztik Hatxeroen Martxa doinuarekin abiatzen dira, Javier Bustok sortutako doinua da, espreski horretarako sortu zuena.

Bukatzeko, Kale Nagusia atzean uzten dute Danborradarekin batera, Zapateroa bukatzen denean. Daramaten erremintei buelta ematen diete, eta Klink Elkartearen ondoan dagoen Arkuraino abiatzen dira, bertan Danborradari omenaldi bat egiten dietelarik, eta Danborrada hauen arkuaren azpitik pasatzen delarik. Ohitura hau Carlos Bustoren garaitan hasi zen, hau izan baitzen 1992 eta 2001.urteen arteko Danbor Nagusia.

Janzkera eta armamentua

Janzkera

  • Ardi-ilez sorturiko buru-babesa, ahal bada ardi latxarena izango delarik,ile zuri eta luzea duena.
  • Alkandora eta galtza zuriak, txaketa beltza. Ezkerreko besoan “lehentasunezko soldadua” bereizgarria daramate (V alderantzikatu itxura izango duena, zinta gorriekin osatutakoa) eta honen gainean Hondarribiko Armarriaren bereizgarria.
  • Larruzko amantala, “zurratutako” zatia kanpo alderaka jarriz, zinta beltzekin lotua.
  • Bibote eta bizarra, naturala edo artifiziala, kolore naturalekoa.
  • Apargata zuriak V forma duten zinta beltzekin, eta galtzoin beltzak.

Bereizgarriak

  • Hatxero Nagusia: txaketaren besoetan hiru galoi gorri.

Armamentua

  • Ez dute armamentua eramaten, erremintak baizik: aizkora, piku, pala eta aitzurrak.
  • Hatxero Nagusiak eskuadra osoko zerra bakarra darama.

Desde 2023

Braulio Arizmendi Errazkin

2016 - 2022

Juan Gabriel Lapitz Tolosa

2015

Juan José Sorondo Tolosa

2011 - 2014

Juan Gabriel Lapitz Tolosa

2001 - 2011

Juan José Sorondo Tolosa

1992 - 2000

Mauricio Arizmendi Errazkin

1978 - 1991

Liborio Aramburu Gamborena

1975 - 1977

¿?

1974

¿?

1973

¿?

1969 - 1972

Luis Alkain Jauregi

1968

¿?

1956 - 1967

¿?

1955

Salvador Etxeberria Sein

1944 - 1954

¿?

1943

Salvador Etxeberria Sein

1939 - 1942

Florentino Portu Iribarren

1926 - 1935

Florentino Portu Iribarren

1911 - 1924

¿?

1905 - 1909

¿?

1904

José Joaquín Aguirre Mancisidor

Pribatutasun laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo gure taldeari laguntzea web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen.