Konpainia Alardean parte-hartzen hasi zenean, 20. hamarkada inguruan, ez zegoen ia parte-hartu nahi zuen jenderik, hori dela eta, Jaizubia beti izan da konpainia txiki bat. Hala ere, Jaizubiak ez dio sekula Alardean parte-hartzeari utzi, eta urteekin, formazioan dauden kideen zenbakia handitzen joan da, gaur egun 250 kide inguru direlarik.
Gaur egun, Jaizubia konpainiak Alardean infanteriako lehen konpainia gisa parte-hartzen du. Duela urte batzuk, hiriko bandera eramateko ohorea zuen, baina ohorea kendu zitzaion urte batean goizeko topalekura berandu iritsi zelako. Ordutik, nahiz eta Alardean lehenengo postua mantendu, Arkoll Konpainia da Bandera eramateaz arduratzen dena.
Konpainiako bandera Kantineraren ondoan doa beti, konpainiako kide finko batekin. Gaur egun daramaten bandera, lehen aldiz 2008.urteko Alardean parte-hartu zue
Kantineraren aukeraketa, Santiago aurreko larunbatean egiten da beti. Aurkeztu ahal izateko auzokoa izan behar du, edota bertan bizi gutxienez 10 urtez. Era berean, Irailaren 8a baino lehen 20 urte beteak izan behar ditu.
Urtero, Irailaren 8an, konpainia auzoko elkartean elkartzen da eta Gernikako Arbolaraino oinez joaten da, konpainia hau izanik gehien ibili behar dena eta goizen mugitu behar dena topagunera garaiz iristeko. Duela urte batzuk, Mendelutik ateratzen ziren, baina auzoko elkartea eraiki zutenetik, topalekua aldatu eta bertatik ateratzen dira. Bitxia da N1 errepidea itxita ikustea Jaizubia konpainia herriraino iritsi ahal izateko.
Alardea bukatuta, Jaizubia konpainiak harresiari buelta oso bat ematen dio Sabin Arana eta Harresilanda kaleetatik, Gernikako Arbola gurutzatuz, Alameda parean bukatzen dutelarik. Bertan, azken deskargak egiten dituzte.
Janzkera eta armamentua
Janzkera
Armamentua
Bereizgarriak
Kantinerak