KAPITAINA

Beñat Eizagirre Etura (2016. urtetik)

TENIENTEAK

Xabier Lasa Brun

Joxean Alkon Martín

BANDERA ERAMAILEA

Koldo Barberena Vicente

2023KO KANTINERA

Irati Fiz Garmendia

Kontaktua

Mendelu konpainia 1940.urtean sortu zen, ordura arte auzoko kideak Jaizubia konpainian parte-hartzen zutelarik. Hasiera guztiak bezala, hauena ere gogorra izan zen, eta hasiera batean Irungo jendeari ordaindu egiten zieten beraiekin parte-har zezaten. Gaur egun, konpainiak 180 eta 230 kide inguru ditu, daten arabera, eta ez dago inolako irizpide berezirik bertan parte-hartu ahal izateko. 

Mendelu konpainiaren biltze tokia Txanpa elkartean dago, bertan ospatzen dituzte afariak eta bilerak, eta bertan elkartzen dira entsegu eta irailaren 8an. Aipatutako entseguak auzotik izaten dira, azkeneko izan ezik, erdigunera hurbiltzen direlarik. Beraientzat oso berezia den entsegu bat ere badago, egun horretan Mendeluko eguneko zentrura eta Caser zentrura hurbiltzen dira, eta horrela Alardea auzoko helduenei hurbiltzen diete. Gainera, Caser zentruaren kasuan, bertan bizi direnen artean aukeratutako kantinera batekin desfilatzen dute. 

Konpainiak duen beste berezitasun bat hurrengoa da; bandera eramailea kantineraren aurrean doa, eta ez konpainiaren aurreko aldean.

Kantineraren hautaketa uztaileko azken aurreko ostiralean ospatzen da Txanpa Elkartean, bertan konpainiako komisioa elkartu eta kantinera aukeratzen dute. Aurkeztutakoak 20 urte beteak izan behar ditu irailaren 8a baino lehen, eta Mendelukoa izan behar da, edota bertan bizitzen egon azken 15 urteetan.

Irailaren 8an goizeko 6:45tan elkartzen da konpainia Txanpa Elkartean, kantineraren bila joateko. Bertan gosari txiki bat jasotzen dute. Gainera, hildakoen omenez deskarga bat egiten dute. Jarraian, Gernikako Arbolara abiatzen dira, eta bertan Alardeko gainontzeko konpainiekin elkartzen dira. Arratsaldeko Alardea eta Zapateroa bukatuta, auzora itzuli beharrean, konpainiak erdigunean bukatzen du; lehen Alameda inguruan bukatzen zuten, baina 1977 urteaz geroztik, Zabalaren txoko inguruan bukatzen dute, Portutik azken buelta bat eman ondoren. 

Janzkera eta armamentua

Janzkera

  • Txapela gorria.
  • Jaka beltza, alkandora zuria eta galtza zuriak.
  • Gorbata eta gerriko gorriak.
  • Alpargata zuriak, zinta beltzarekin.
  • Bandako kideek koka gorriak eramaten dituzte jakaren besoetan.
  • Kuberoek, konpainiaren izena daraman kubo bat daramate sorbaldan. 

Armamentua

  • Kapitain eta tenienteak:  Ezpatak.
  • Armadun hiritarrak: Eskopetak.

Bereizgarriak

  • Kapitainak: Urre koloreko hiru zinta besoetan.
  • Tenienteak: Urre koloreko bi zinta besoetan.
  • Sarjentuak: Urre koloreko hiru zinta besoetan.
  • Kaboak: Gorri koloreko hiru zinta besoetan. 

Kantinerak

  • Txapela gorria.
  • Jaka beltza.
  • Tabladun gona zuria, beheko aldean zinta beltz bat duela. Pololo zuriak. Amantal beltza, ertzak urre koloreko zintarekin apainduak.
  • Bularra gurutzatzen duen banda zuria, dagokion marrazkiarekin. Bertan Kantineraren izen-abizenak eta data agertzen dira. Bandaren ertzak lotuz, egurrezko kupel txiki bat jartzen da.
  • Eskularru zuriak eta abanikoa.
  • Bota zuri altuak, aurreko aldean trentzatuak.

No event found!