Mixta
KAPITAINA
Antonio Izquierdo Gallano
TENIENTEAK
Enrique Troncoso Echegoyen
Antonio Gimena Romero-Girón
ABANDERATUA
Rafael Ortiz de Solórzano del Rey
CANTINERA
Patricia Maldonado Velasco

1940. urtean Irungo Casinoan biltzen eta desfilatzeko gogo handiak zituen lagun talde batek konpainia bat sortzea erabaki zuten. Hau izan zen Mixta konpainiaren sorrera, eta izen hori jaso zuen Irun, Hondarribi eta udaran etortzen ziren horiekin sortu zelako. Bandako kideak soilik bi izan zire. Guztira, 15 eta 20 kide artean izango ziren. Ordutik, konpainia asko handitu da.
Irailaren 8aren aurreko ostiral eta larunbatean entseatzen dute, eta azkeneko entsegua (konpainiako hildakoen omenez meza bat ospatzen dute egun honetan) bukatu eta gero Ardora Jatetxean elkartzen dira Kantineraren omenez afari bat egiteko.
Bandera diseinatu egin zen, eta Carmelitek josi zuten. Gaur egungo banderak fondo berdea du, mixta konpainiako armarria du erdialdean eta honako testua ere badu: “Mixta 1940”
Kantinera, beti, abuztuko lehenego larunbatean hautatzen dute.
Irailaren 8an Hermandadearen inguruan elkartzen dira, oso goiz, eta bertatik kantineraren bila joaten dira. Hau jaso ondoren, Gernikako Arbolara abiatzen dira eta Alardea bukatzean, honek antolaturiko merendola dagoen tokiraino joaten dira, bertan azken deskargak egiten dituztelarik.

Janzkera eta armamentua
Janzkera
- Txapela gorria.
- Jaka beltza, alkandora zuria eta galtza zuriak.
- Gorbata gorria.
- Alpargata zuriak, zinta beltzekin.
- Kuberoek, konpainiaren izena daraman kubo bat daramate sorbaldan.
Armamentua
- Kapitain eta tenienteak: Ezpatak.
- Armadun hiritarrak: Eskopeta.
Bereizgarriak
- Kapitaina Urre koloreko hiru tira besoetan.
- Tenienteak: Urre koloreko bi tira besoetan.
- Sarjentua: Urre koloreko hiru tira besoetan.
- Kaboak: Gorri koloreko hiru tira besoetan.
Kantinerak
- Txapela gorria.
- Jaka beltza.
- Tabladun gona zuria, beheko aldean zinta beltz bat duela. Pololo zuriak. Amantal beltza, ertzak urre koloreko zintarekin apainduak.
- Bularra gurutzatzen duen banda zuria, dagokion marrazkiarekin. Bertan Kantineraren izen-abizenak eta data agertzen dira. Bandaren ertzak lotuz, egurrezko kupel txiki bat jartzen da.
- Eskularru zuriak eta abanikoa.
- Bota zuri altuak, aurreko aldean trentzatuak.
Desde 2022
Antonio Izquierdo Gallano
1996 - 2021
Ángel Sáenz de Pipaón Mengs
1992 - 1995
Eduardo Comas Turnes
1982 - 1991
Felipe Izquierdo Gato
1977 - 1981
Fco. Javier Sáenz de Pipaón Mengs
1974 - 1976
Eduardo Comas Turnes
1942 - 1973
Vicente Zaragüeta Castaing
1941
José Antonio Mateo Arenzana
1940
José Luis Videgain Salaberria