Olearso
KAPITAINA
José Miguel González Oyarzabal
TENIENTEAK
Borja Unanue Gezala
Ismael Goikoetxea Fernández
ABANDERATUA
Kepa Goikoetxea Iturria
CANTINERA
Inés La Casta Aranburu

Olearso konpainiak Alardean lehen aldiz 1927.urtean parte-hartu zuen, Herria konpainiako kideak izandakoek sortu zuten, Guadalupeko Santutegia kokatua dagoen tokiaren izena eman ziotelarik. Urte hartan 25 bat kide izango ziren. Hurrengo urte haietan konpainiak desfilatzen jarraitu zuen, baina 41 eta 42.urteetan ez zituen gutxiengo kideak bildu eta, bi urte horietan, ez zuen Alardean parte hartu. 1943.urtean konpainiak berriro ere Alardean parte-hartzen du, eta gaur egun arte desfilatzen jarraitu du. Hori bai, urte batzuetan parte-hartu gabe egon zenez, beraien postua galdu zuten (nahiz eta ez jakin zein zen zehazki), eta azken postuetara pasa zen. Konpainia poliki-poliki handitzen joan da eta gaur egun 250 kide inguru dira.
Olearso konpainiak bere himno propioa du, Primitivo Azpiazuk sortutakoa da 1946. urtean eta Claudio Sagarzazu “Satarka”ren hitzak ditu. Goizean jotzen dute, Kantineraren bila joaten direnean, baita arratsaldean ere, etxera itzultzen direnean. 2001.urtean Alardeko martxekin disko bat grabatu zuten Irudi Ots estudioan; Olearso beti izan da ezaguna musika egiteko moduagatik, eta jakin badakigu tailerrak egin izan dituztela ikasteko, baita beste konpainientzat ere, 50. hamarkadatik aurrera eman delarik.
Gaur egungo bandera, 90.hamarkadakoa da, izan ere aurrekoak tiro bat jaso zuen Alarde egun batean eta berregin behar izan zuten. Josterakoan 1957.urteko Guadalupeko Amabirjinaren irudi bordatua mantendu zen.
Kantineraren hautaketa Santiago Egunean egiten da; Komisioak hautatzen du, bozka gutxien jaso dituztenak kentzen doazelarik, azken bakarra geratu arte. Kapitainak eta manduak berria emateaz arduratzen dira.

Janzkera eta armamentua
Janzkera
- Txapela gorria.
- Jaka beltza, alkandora zuria eta galtza zuriak.
- Zapi eta gerriko gorriak.
- Alpargata zuriak, zinta beltzarekin.
- Kuberoek, konpainiaren izena daraman kubo bat eramaten dute sorbaldan
Armamentua
- Kapitain eta tenienteak: Ezpata.
- Armadun hiritarrak: Eskopeta.
Bereizgarriak
- Kapitainak: Urre koloreko hiru tira jakaren besoetan.
- Tenienteak: Urre koloreko bi zinta jakaren besoetan.
- Sarjentua: Urre koloreko hiru tira jakaren besoetan.
- Kaboak: Hiru tira gorri jakaren besoetan.
Kantinerak
- Txapela gorria.
- Jaka beltza.
- Tabladun gona zuria, beheko aldean zinta beltz bat duela. Pololo zuriak. Amantal beltza, ertzak urre koloreko zintarekin apainduak.
- Bularra gurutzatzen duen banda zuria, dagokion marrazkiarekin. Bertan Kantineraren izen-abizenak eta data agertzen dira. Bandaren ertzak lotuz, egurrezko kupel txiki bat jartzen da.
- Eskularru zuriak eta abanikoa.
- Bota zuri altuak, aurreko aldean trentzatuak.
Desde 2018
José Miguel González Oyarzabal
2003 - 2017
Alfredo Videgain Nogués
1993 - 2002
José Ignacio Aranburu Alustiza
1980 - 1992
Juan Antonio Susperregi Etxebeste
1972 - 1979
Juan Emery Alza
1967 - 1971
Emilio Aguinagalde Oyarzabal
1958
Segundo Miguel Arrizabalo
1957
Emilio Aguinagalde Oyarzabal
1956
Segundo Miguel Arizabalo
1955
Pepito Oyarzabal Urtizberea
1954
José Luis Videgain Salaberria
1952 - 1953
Pepito Oyarzabal Urtizberea
1951
Cándido Díaz Caminaur
1949 - 1950
Segundo Miguel Arrizabalo
1943 - 1948
Pepito Oyarzabal Urtizberea
1941 - 1942
La compañía no participó en el Alarde
1940
Félix Zubialde Lekuona
1939
Isidro Indo Alkorta
1935
Ángel Aguinagalde Oyarzabal
1931 - 1934
Perico Lapitz Sagarzazu
1927 - 1930
Félix Tellería Larrea