Semisarga konpainiak 1927az geroztik parte-hartzen du Alardean eta beti izan da infanteriako seigarren konpainia. Garai hartan 16-17 kidek hartzen zuten parte, baina konpainia handituz joan da eta gaur egun 160-180 kide inguru dira, hau guztia auzoa asko handitu delako gertatu da. Bitxitasun gisa, Semisargak ez zuen entsegurik egin 1995.urterarte.
Gaur egun daramaten bandera Portugalen egin zen eta Jexux Otegik ekarri zuen. Bandera eramailea kantineraren ondoan doa beti, eta konpainiako kide finko bat izaten da.
Kantineraren hautaketa uztailaren 25ean, Santiago egunean, egiten da eta bi txanda egiten dira, azkenekoa bozka gehien jaso dituzten bi hautagaiekin. Aurkeztu ahal izateko, 20 urte beteak izan behar ditu irailaren 8a baino lehen, auzokoa izan behar du, edo bertan bizitzen egon gutxienez 10 urtez; gerta daiteke ere auzokoa ez izatea, baina 10 urte baino gehiago parte-hartzen daraman kideren baten alaba izatea.
Irailaren 8an konpainiako kideak Errandonean elkartzen dira 7:15tan, bertan kantinerak prestatutako gosari bat izaten dutelarik. Bertatik Sainduaraino desfilatzen dute, bertan hiru Ave Maria errezatzen dituzte eta konpainiako hildakoen omenean deskarga bat egiten dute. Alardea bukatutakoan, herritik itzuli bat egiten dute eta Hermandadearen aurrean deskarga bat egiten dute, jarraian kantinerak prestaturiko merienda dagoen tokira abiatzeko, non kantinerak gidatutako deskargak egiten dituzten.
Janzkera eta armamentua
Janzkera
Armamentua
Bereizgarriak
Kantinerak