Bandaren diana “CREPÚSCULO” izena hartzen du, Alberto Lasa Badiola Jaunak, 40. hamarkadan Irailaren 8ko Diana finko bezala ezarri zuen. Aurretik, José Zudaire Jaunarekin, Diana urtez urte aldatu egiten zen.

Garai hartan, lehenengo Diana Arma Plazan jotzen zen, bertan baitzegoen musika eskola; ondoren, 1976.urtean Jose Antonio Irastorza zuzendariarekin lehenengo Diana Udaletxearen parean jotzera pasa zen. Orduko entzuleak gutxi batzuk izaten ziren, ez zuen gaur egungoarekin zerikusirik. 

Urte haietan 14 Diana jotzen ziren, horietako 6 San Pedro Kalean izaten ziren. Gaur egun, dagoen denbora urriarekin 8 Diana izatera pasa dira: lehenengoa Udaletxe parean izaten da, goizeko 6tako lehen kanpaikadarekin hasten dena, bigarrena, Denda Kalea eta Juan Laborda bidegurutzean egiten da, hirugarrena Arma Plazan, jarraian Burgomaisuari, Alkateari gero, jarraian Mendelun eta Amuten, eta azkenik urteko Kantinerari. 

Danborradaren Diana 1995.urtean sortu zen, konpainiaren 75.urteurrena zela eta. Ordura arte, “Azeri Dantza” jotzen zuten, Danborrada Alardearen parte izaten hasi zenetik gutxi gorabehera (1920. urte inguruan).

Irailaren 8an lehenengo Diana Arma Plazan izaten da, musika bandak beraiena jo eta minutu gutxietara. Hortik Udaletxera doaz eta bertan jotzen dute; jarraian Gipuzkoa Plazan, Burgomaisuari, Alkateari, Arrantzale Auzoan, Kai Zaharrean eta azkenik urteko Kantinerari.