Adierazpen honen bitartez eskerrak eman nahi dizkiegu Gure Alardea Hondarribia osatzen duten guztiei, pasa den abenduaren 29an egindako ekitaldian, Alarde Fundazioa Hondarribiaren antolakuntza eta lana babesteagatik.

Jasotako ehundaka sinadurek, hauek guztiak 35 urtetik beherakoenak izanik, adierazten digute gazteen babes handia dugula, antolatzen dugun Alardea sentitu eta honekin ilusioz betetzen direla; honen etorkizunean sinisten dute eta honez gain, Alardea aurrera ateratzeak dakarren lanarekin konprimetitzeko prest daude. Era berean, Gure Alardea Hondarribia babesteko, Arma Plazara hurbildu ziren guzti horiei ere eskerrak eman nahiko genizkieke.

Guzti honengatik eta ekimen hau aurrera eramateko jasan dituzten zailtasunen jakitun izanik, MILA ESKER esan nahi dugu eta lerro berean lanean jarraitzeko desioa azaldu nahi dugu, gure lana errespetuan oinarritzen delarik, iritzi ezberdinen arteko elkarbizitza ere sustatzen delarik.

Bestalde, urtarrilaren 3an Guztion Alardeak, beraiekin izandako bileran ondorio gisa ateratako esaldi hau “emakumeak Alardean soldaduz parte hartzen bukatuko dute” guztiz ezereztatu nahi dugu, egiarekin bat egiten ez duelako.

Egindako adierazpenen ondorioz, Guztion Alardearekin izandako dezepzioa adierazi nahi dugu, ez baidatorrelako bat azaroaren 6an izandako bileran hitz egindakoarekin.

Alarde Fundazioa Hondarribia Alardearen antolakuntzan lan egiten duten gizon zein emakumeekin osaturik dago, honen lagun eta parte-hartzaileek nahi duten moduan antolatzen delarik. Baieztapen horren arrazoia zein den ez dakigu eta alderdi hau argitu nahi dugu gure lanaren eta helburuaren inguruan zalantzarik egon ez dadin, izan ere gure helburua Alardea, gure arbasoengandik jaso dugun bezala antolatzea besterik ez da.

ALARDE FUNDAZIOA HONDARRIBIA