Alarde Fundazioa Hondarribitik pasa den Irailaren 8an Alardearen ospakizunak izan zuen arrakasta nabarmendu nahi dugu, baita honen inguruan ospatzen diren beste ekintza garrantzitsuek izan dutena ere, Abuztuaren 15etik hasita, Hiriko Banderaren Entregarekin, eta Irailaren 10ean bukatuta, Hildakoen Mezarekin.

 

Konpainia eta Unitate desberdinetan parte hartutako 5.412 kideek, eta espaloietatik Alardea babesten egon ziren milaka eta milaka pertsonek, izan duen arrakastarekin gogoratzea ekarriko du.

Aldiz, ondokoa errespetatzeko gaitasuna ez duten hainbat pertsona erasokor eta totalitarioek, mezu erasotzaileak bidaltzen dituzte eta Hondarribiko Ondare Kulturala erasotzen dute; era berean, pintadak egiten dituzte hiri-altzarietan, Hondarribiko Hiriaren kontra egiten duten aldarrikapen horretan babesten direlarik.

Hau ez da bidea, urte daramatzagu hau esaten, baina erakundeetatik datorren isiltasun politiko konplizeak, inpunitatea dakar. Bizikidetza, aniztasunaren errespetuan eta pentsamendu modu desberdinak errespetatzean oinarritua egon beharko litzateke. Guk, legaltasunetik, legitimitatetik eta errespetutik, Hondarribiko Hiriko Alardea ospatzen jarraituko dugu.

Ospatzen diren ekintza guztietan dagoen gazteriaren parte-hartze eta inplikazioa maila altuak erakusten du Alardea jarraitze borondatea dagoela. Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu nurte osoan zehar hau gerta zedin lanean aritu diren emakume zein gizon guztiei. Gainera, esker ona adierazi nahi dugu ere gurekin bat egiten duten enpresa eta elkarteei, hondarribiar guztiei eta urtez urte gure Hirira datozen eta gurekin batera disfrutatu eta emozionatzen diren bisitari guztiei ere.

Azkenik, azpimarratu nahi dugu aurtengo jai patronaletan ez dela eraso sexistaren ondorioz inolako salaketarik jarri. Zoritxarrez, normala izan beharko lukeen hori beharrezkoa da azpimarratzea eta agerian jartzea eta Alarde Fundazioa Hondarribiatik konpromiso estua dugu emakumeekiko errespetua bermatu dadin, emakume izateagatik bakarrik, eraso sexisten eta jarrera matxisten objektu izan ez daitezen, hauek tinkoki salatu eta kondenatzen ditugularik.

Urte oso bat dugu aurretik eta modu nekaezin batean lanean jarraituko dugu, 2020ko Alardea, ahal izanez gero, hobea izan dadin.

ALARDE FUNDAZIOA HONDARRIBIA