Alardeko Agintariak, Burgomaisuaren laguntzaileak, Komandantea, Burgomaisua eta Hondarribiko Hiriko emakumeen bi ordezkari, Arma Plazara abiatuko dira. Ekitaldian, Burgomaisua, Komandantea eta Burgomaisuaren laguntzaileak aurrean kokatuko dira, eta gainontzeko Agintariak atzean, ilara bakar batean, hauen ondoan ordezkari bezala hautatutako bi emakumeak, baita txistulariak ere.

Txistularak Alkate Soinua jotzen hasiko dira, eta Hondarribiko Hiriko bi ordezkariak eta Burgomaisua plazaren erdialdera mugituko dira: emakumeak plazaren iparraldetik eta Bugomaisua plazaren erdialdetik, bertan elkar topatuko direlarik. Behin plazaren erdialdean kokatzen direnean, txistulariek euren soinua etengo dute eta emakume helduenak Aginte Makila hartuko du, gazteenak kuxina eskuetan mantenduko duelarik. Emakume helduak Aginte Makila Burgomaisuari emango dio. Momentu horretan, Danborradako Danbor Nagusiak Gora Hondarribia eta Gora Ama Guadalupekoa oihukatuko du eta Danborradak Titibiliti jotzen hasiko da. Jarraian, eta Titibiliti doinua eten gabe Burgomaisua bi emakumeekin batera, plazaren erdialdera itzuliko dira eta gainontzeko Agintariak agurtuko ditu, banan-banan, Komandantearekin batera, bukatzean beraien aurrean kokatuko direlarik, beti ere bi emakumeak ondoan dituela. 

Jarraian, eta Danborradak Titibiliti doinua jotzeari utzi gabe, berriz ere Agintari guztiak bi ilaratan jarriko dira, Danbor Nagusia ezik, Danborradarekin geratuko delarik, eta Kale Nagusirantz abiatuko dira, Danborrada Kale Nagusian beheruntz nola doan ikusiko dutelarik, Udaletxeko Arkupetan kokatuak egongo direlarik. 

Hona hemen Aginte Makilaren entrega egin duten emakumeen izenak, urtez-urte: