381 urte pasa dira gure arbasoek Guadalupeko Amabirjinari boto egin ziotenetik, Setio frantsesarengatik askatzeko egin zena. 69 eguneko borroka, defentsa eta ezbeharrek bete zuten 1638ko Irailaren 7a.

Beste urte betez Promesa hori betetzeko asmoarekin gatoz eta Hondarribiko Hiria gurekin erabakitako ardura hori betetzera gonbidatzen dugu.
Alarde Fundazioa Hondarribiatik, dagoen lanaz eta sartutako ordu guztiaz konsziente izanik, ematen dugun pausu bakoitzean aurkitzen ditugun zailtasunez konsziente izanik, Irailaren 8a egi bihurtu dadin lanean aritzen diren emakume eta gizonen lana eskerru nahi dugu.

Dugun eskubidearengatik Alardea ospatzen jarraitu nahi dugun erabakia adierazi nahi dugu. Beste behin, Alardea ospatzeko dugun modua ulertzeko, Auzitegi Gorenak ematen digun eskubidea gogorarazteko beharretan ikusten gara, hori dela eta horrela ospatzea erabaki duten emakume eta gizon guztiekiko errespetua eskatzen dugu.
Azkenik, Alarde Fundazioa Hondarribiak lasaitasunera deitzen du, ez sartu probokazioetan eta ziur gaudenaz ospatzeko eskatzen du; guztion artean aurrera eramango dugulakoan. Alarde egun zoragarria izango da, Historiaz, sentimenduz eta poztasunez betea.