Desagertutako Jose Antonio Irastorza zuzendariak sorturiko Alboradak ALBA du izena, hiru saxofoik eta urez beteriko “botijito” eta txoriak irudikatzen dituen tresnak jotzeko prestatua dago.

1985.urteko Irailaren 8an jo zen lehen aldiz. Jo zuten lehenengo musikariak José Luis Iridoy (saxo alto lehenengoa), Alfonso Moreno-Arrones (saxo alto bigarrena), Inazio Olaziregi (saxo tenorra) eta Jose Antonio Irastorza (txoritxoa) izan ziren. Anekdota bat izan zuen Alborada izan zen, izan ere lehen aldiz ez zuten Hondarribian jo, 1986.urteko irailaren 8an goizeko bostak hamar gutxitan Irungo Azken Portu auzoan jo zuten, bertan bizi baitzen sortzailea, omenaldi bat egin ziotelarik. Hondarribian, lehenengo alborada, urte bereko irailaren 8an egin zen, baina goizeko bostak eta laurdenetan.

Irailaren 8an lehenengo Alborada goizeko 5etan jotzen da, Kale Nagusian, Udaletxean parean lehenengo kanpaikadarekin batera; bigarrena, eta ondorengoak jo beharreko 11ak jo arte hiriko txoko desberdinetan jotzen dira, beti ere Burgomaisua, Alkatea eta Kantinera errespetatuz, azkenik Bandaren Diana jo baino minutu batzuk lehenago Udaletxeko atarian azken aldiz jotzen den arte, bertan biltzen diren musikari guztiei omenaldi bat egiten zaielarik. 

Gaur egungo jotzaileak Aaron Carton, Axel Carton, Mikel Olaziregi eta Iñigo Izquierdo dira.