Oso ohitura zaharra da, eta oso sendotua dago gure hirian. Alardea ospatu eta 1638.urtean hondarribiarrek egindako botoa berritu baino lehen izaten da Guadalupeko Amabirjinari egiten zaion Bederatziurrena.

Abuztuaren 31an hasten da, eta bederatzi egunez ospatzen dira mezak ondorengo toki eta orduetan:

  • Guadalupeko Santutegian, goizeko 6etan eta 8etan.
  • San Gabriel egoitzan, goizeko 11:30etan.
  • Portuko elizan, arratsaldeko 18:30etan.