KAPITAINA

Gregorio Alkain Sorondo (2016. urtetik)

TENIENTEAK

Jose María Salaberria Mullor

Josema Casares Fernández

Eduardo Omatos Uriarte

BANDERA ERAMAILEA

Beñat Salaberria 

2019KO KANTINERA

Arantza Domínguez Carrillo

Kontaktua

Ama Guadalupekoa Konpainiaren sorreraren datu zehatzik ez dugun arren, konpainia honen idatzizko erreferentzia zaharrena 1919koa dugu, non bertan Maria Amunarriz Agirreren inguruan hitz egiten den, kantinera gisa atera zena. Ama Guadalupekoa Portuko konpainien barruan sartzen den beste konpainia bat da, eta Alardean parte-hartzen duten konpainia gorrietako bat da. 

Konpainiak kantineraren hautaketa Santiago egunean egiten dute. Aurkeztu ahal izateko, Alarde eguna baino lehen 20 urte beteak izan behar dute, Hondarribian jaioak izan behar dira edota bertan azken 10 urteak bizitzen egon; era berean, konpainiako kideren batekin nolabaiteko erlazioa izan behar dute. 

Irailaren 8an, Yola Berri taberna elkartzen dira Kantinerarekin batera. Alardea bukatzen denean, konpainiak Portutik azken buelta bat ematen du kantinerak prestatutako merendolara abiatu baino lehen. 

Janzkera eta armamentua

Janzkera

  • Txapela gorria.
  • Zapi zuria lepoan.
  • Beso luzedun alkandora gorria.
  • Galtza zuriak.
  • Zinta zuridun alpargata zuriak.

Armamentua

  • Kapitain eta tenienteak: Ezpata.
  • Armadun hiritarrak: Eskopeta.

Bereizgarriak

  • Kapitaina:  Urre koloreko hiru tira besoetan.
  • Tenienteak:  Urre koloreko bi tira besoetan.
  • Sarjentua:  Urre koloreko hiru galoi alkandoraren boltsikoan.

Kantinerak

  • Txapela gorria.
  • Jaka gorria.
  • Tabladun gona zuria beheko aldean zinta gorria daramana. Pololo zuriak. Urre koloreko ertzak dituen amantala gorria. 
  • Bularra gurutzatzen dion banda zuria, dagokion irudiarekin. Bertan, Kantineraren izena eta data agertzen dira. Bandaren bi ertzak lotzen egurrezko kupel bat daramate.
  • Eskularru zuriak eta abanikoa.
  • Bota zuri altuak, aurreko aldean trentzatuak.

No event found!