KAPITAINA

Enrique Garín Martín (2016. urtetik)

TENIENTEA

Juan Carlos Miranda Lekuona

ABANDERATUA

José Antonio Martín Cordero

BANDERA ERAMAILEA

Fernando de la Fuente Pérez

2019KO KANTINERA

Birkide Bergara Castellanos

Kontaktua

Artilleriaren jatorria ongi dokumentatua dago 1889 urteaz geroztik, urte horretan agertzen baitira hauen inguruko lehen idatzizko erreferentziak. Ordutik, etengabe parte-hartu dute Alardean. Izan zituzten lehenengo bi kanoiak Maria Cristina erreginak eman zizkien, nahiz eta hauek ez zituzten inoiz erabili, ezin baitzen hauekin disparatu. Hurrengo urtean, erreginak beste bi kanoi eman zizkien, eta hauek erabiltzen aritu dira 2000. urtera arte. 2001.urtean Irungo Artilleriaren kanoiak erabili zituzten, eta 2002. urtean “Olearsoko Mendia” eta “Txingudiko Badia” kanoiak estreinatu zituzten, Hondarribiko Artilleriaren kanoiak. Gaur egun, Artilleria 32 kidez osaturik dago, kantineraz gain. Hauetariko 5, zaldi gainean doaz, eta gainontzekoak, oinez. 

Artilleriak, gainera, irailaren 7 eta 10eko ekitaldietan ere parte hartzen du, egun hauetan ospatzen diren mezetan, ohorezko salbak eginez. 

Aspaldi, ez zuten banderik erabiltzen. Hala ere, gaur egun darabilten banderaren izen zuzena “Guión” da. 70.hamarkadaren erdialdean Iñaki Sagarzazu izan zen lehenengo banderina diseinatzeko ardura hartu zuena, gorria zen eta triangelu itxurakoa. Gaur egun daramatena zuria da eta Bateria de Artilleria irakur daiteke bertan, erdialdean hiriko armarria daramalarik. Oñatiko Itxiteko-mojek sortu eta josi zuten. 

Kantineraren hautaketa San Ignazio egunean ospatzen da, uztailaren 31ean. Kantinerak ez du beti parte-hartu zaldi gainean gaur egun bezala. Hasiera batean, karro baten gainean joaten zen, eta horrela izan zen 1972.urtera arte. Zaldi gainean atera zen lehenengo Kantinera Maritxu Altuna izan zen.

Irailaren 8a oso goiz hasten da Artilleriako kideentzat, izan ere Diana entzun bezain laster, artilleroak lau taldetan banatzen dira hurrengo lanak egiteko: zaldien monturak jaso, manduen bila joan, kanoiak hartu eta azkenik Gernikako Arbolan konpainia bakoitzari dagokion tokia adierazten duten kartelak jartzera joan. Ondoren, denak elkartu eta kantineraren etxera joaten dira. Jarraian, Kale Nagusia jaisten ahalegintzen dira zaldiak jendearen oihuetara ohitzeko. Behin Alardea hasia dela, Gazteluaren atzeko aldean kokatzen dira deskargak egiteko, eta ondoren desfilean kokatzen dira berriro ere, baina oraingo honetan, Zalditeriaren atzean jartzen dira, jarraian Gernikako Arbolan geratu, eta konpainia bakoitzeko salba bat botzeko. 

Kofradia pasa eta gero, berriro ere Alardera itzultzen dira Sainduako Ermitara abiatzeko. Bertan ohorezko pasilloa sortzen dute, Estatu Gorenarekin batera bertatik kabildo eklesiastikoa pasa dadin, hauek bertako Ermitan Amabirjina utzi dezaten. Guadalupen, salbak botatzen dituzte beste behin ere, gainontzekoak elizan dauden bitartean, eta baita kanpan ere. Ondoren, Zalditeriaren atzetik desfilatzen dute. Arratsaldean, Sainduan ekartzen dira eta Arma Plazan eguneko azken deskarga egiten dute. 

Janzkera eta armamentua

Janzkera

Zaldiz: 

  • Txapela gorria. 
  • Jaka urdin iluna, lepoan eta eskumuturrean urre koloreko ertzak dituena. Galtza zuriak.
  • Eskularru zuriak. Gerriko zuria.
  • Zaldi gainean ibilteko bota beltz altuak.

Oinez:

  • Txapela gorria.
  • Jaka urdin iluna, galtza zuriak.
  • Gerriko zuria.
  • Galtzak estaltzeko estalki beltzak, alpargata zuriak zinta beltzekin.

Armamentua

  • Zaldi gainean doazenak: ezpatak.
  • Gainontzekoak: talde bakoitzak kanoi bat darama.

Bereizgarriak

  • Kapitainak: Urre koloreko hiru tira besoetan.
  • Tenienteak: Urre koloreko bi tira besoetan.
  • Eskolta Sarjentua: Lepoko eta eskumuturreko ertzak gorri kolorekoak.

Kantinerak

  • Txapela gorria.
  • Jaka urdin iluna
  • Tabladun gona luzea, beheko aldean zinta urdin iluna duena. Pololo zuriak. 
  • Bularra gurutzatzen, zuri koloreko banda, erdialdean dagokion irudia duena; kantineraren izena eta data ere agertzen da bertan. 
  • Eskularru zuriak eta fusta.
  • Zaldi gainean ibiltzeko bota beltz altuak, aurreko aldean trentzatuak.
  • Alardean zaldi gainean parte-hartzen du, amazona aulkiarekin.