KAPITAINA

Eñaut Emazabel Ortiz (2017. urtetik)

TENIENTEAK

Egoitz Emazabel Ortiz

Mikel Aguirre Emazabel

Gaizka Emazabel Goikoetxea

BANDERA ERAMAILEA

Mikel Elduayen Esnaola

2019KO KANTINERA

Ane Castelló de la Caba

Kontaktua

Beti Gazte konpainia, “Pasteleros” izenarekin ezaguna, Alardean 1904. urtean parte-hartzen hasi zen. Beti Gazte ezaguna da ere beraien janzkera kolore zuria gailentzen delako, zapiak urdin argi batekoak direlarik. Kantinerak jaka kolore honetakoa eramaten du. 2004. urtean konpainiaren mendea ospatu zuten eta Santiago Kalean oroigarri bat ezarri zuten.

Kantineraren hautaketa Santiago egunean egiten da, goizez. Aurkeztu ahal izateko 20 urteak beteak izan behar ditu irailaren 8a baino lehen, era berean Hondarribian jaiotakoa izan behar da edota bertan bizitzen egon azken 10 urteetan. 

Irailaren 8an Konpainiak Kantinera Santiago kalean jasotzen du, aipatutako oroigarria kokatua dagoen tokian. Bertara desfilatzen iristen dira eta Kantineraren aurrean deskarga bat egiten dute. Bertan gosari txiki bat jasotzen dute eta jarraian Gernikako Arbolara abiatzen dira. Zapateroa jaitsi ondoren, Portutik azken buelta bat ematen dute eta Kantinerak merendola egiteko hautatua duen tokiraino joaten dira. 

Janzkera eta armamentua

Jankera

  • Txapela gorria.
  • Alkandora antzeko bat, zuri kolorekoa, eta galtza zuriak.
  • Zapi urdin argia. Alpargata zuriak, zinta beltzekin. 
  • Kuberoek, konpainiaren izena daraman kubo bat daramate sorbaldan. 

Armamentua

  • Kapitaina eta tenientea: Ezpata.
  • Armadun hiritarrak: Eskopeta.

Bereizgarriak

  • Kapitaina:  Jaka zuria. Urre koloreko hiru zinta besoetan.
  • Tenienteak: Jaka zuria. Besoetan, urre koloreko bi tira.

Kantinerak

  • Txapela gorria.
  • Jaka urdin argia.
  • Tabladun gona zuria, behe aldean zinta urdin argia duena. Pololo zuriak. Urdin argi koloreko amantala, ertzak urre koloreko zintarekin.
  • Bularra gurutzatzen duen banda zuria, erdialdean dagokion irudia duena. Kantineraren izena eta data ere agertzen da. Bandaren ertzak elkartuz, egurrezko kupel bat jartzen dute. 
  • Eskularru zuriak eta abanikoa.
  • Bota zuri altuak, aurreko aldean trentzatuak. 

No event found!