KAPITAINA

Melchor Amunarriz Emazabel (2014. urtetik)

TENIENTEAK

Norberto Emazabel Zabala

José Antonio Aguirre Oronoz

BANDERA ERAMAILEA

Pedro Goikoetxea Olazabal

2019KO KANTINERA

Nagore Lazkanotegi Gómez

Kontaktua

Ez dago argi noiz hasi zen Kofradia konpainia (“Zaharrak” bezala ere ezagutua dena) Alardean desfilatzen, baina esaten da Alardea ospatzen hasi zen une berean hasi zela hau ere parte-hartzen. Lehen, konpainia arrantzaleez soilik osaturik zegoen, baina gaur egun, familiakide eta lagunei esker, 230 kide baino gehiago ditu konpainiak. Itsasontzietako patroiek konpainian eskopetarekin desfilatu behar dute nahi eta nahi ez, eta printzipioz, hau egingo ez balute, Kofradian isuna bat ordaindu beharko lukete.

Kantineraren hautaketa Santiago egunean ospatzen da, eta honek bakarrik darama txapela beltza, konpainiak daraman bezala. Uste dutenez, egite hau orain gutxikoa da, eta jakin badakite, hasiera batean kantinerek, gainontzekoek bezala, txapela gorria zeramatela. Dirudienez, hauetako baten amak proposatu zuen gainontzeko kideek bezala, honek ere txapela beltza eramatea.

Irailaren 8an Kantinerarekin batera Hermandadean elkartzen dira, eta bertatik Gernikako Arbolara abiatzen dira. Alardea bukatzen dutenean, Portura joaten dira, azken buelta bat eman eta lerroak hausteko. 

Janzkera eta armamentua.

Janzkera

  • Txapela beltza.
  • Jaka beltza, alkandora zuria eta galtza zuriak.
  • Zapi zuria.
  • Alpargata zuriak, zinta zuriekin.
  • Kuberoek, konpainiaren izena daraman kubo bat daramate sorbaldan. 

Armamentua

  • Kapitain eta tenienteak: Ezpata.
  • Armadun hiritarrak: Eskopeta.

Bereizgarriak

  • Kapitainak: Urre koloreko hiru tira besoetan.
  • Tenienteak:  Urre koloreko bi tira besoetan.
  • Sarjentuak:  Urre koloreko hiru tira besoetan. 

Kantinerak

  • Txapela beltza.
  • Jaka beltza.
  • Tabladun gona zuria, beheko aldean zinta beltz bat duela. Pololo zuriak. Amantal beltza, ertzak urre koloreko zintarekin apainduak.
  • Bularra gurutzatzen duen banda zuria, dagokion marrazkiarekin. Bertan Kantineraren izen-abizenak eta data agertzen dira. Bandaren ertzak lotuz, egurrezko kupel txiki bat jartzen da.
  • Eskularru zuriak eta abanikoa.
  • Bota zuri altuak, aurreko aldean trentzatuak.

No event found!