KAPITAINA

Jorge Zapirain Pérez (2019. urtetik)

TENIENTEAK

Juan José Susperregui Urtizberea

Juan Pío Alza Telletxea

Jokin Goikoetxea Susperregi

BANDERA ERAMAILEA

Jon Goikoetxea Susperregi

2019KO KANTINERA

Andrea Berrotaran Iridoy

Kontaktua

Gora Arrantzale Gazteak 1934ean sortu zen. Urte horretan, oso banda txikiaren parte hartu zuten, 30 hiritar armatu eta kantinerarekin, Xole Alza. Lehen urteetan konpainia beltzez janzten zen, aurrera ezarri baitzituzten gaur egun janzten dituzten koloreak. Hasiera batean, bikote gabeak ziren gizonak onartzen ziren bakarrik, baina kide falta zela eta, ezkonduak onartzen hasi behar izan ziren. Gaur egun, ia 500 kide ditu konpainiak.

Agintariak arrantzaleak izan behar dira, edota arrantza utziak gaixotasun edota ezintasun batengatik. Gainera konpainian 15 urte baino gehiago desfilatzen egon behar dira. 

Gora Arrantzale Gazteak-eko konpainiako bandera horrela dago sortua: fondo zuriz, goiko aldean karratu urdin ilun bat eta bi arraun dituen aingura bat. Bandera eramailea aurreko eramaileak hautatzen du, kapitainarekin batera, eta adina eramaileak berak aukeratzen du kondizio fisioa ikusita. Gaur egungo bandera, konpainiak izan duen hirugarrena da, eta 2008an egindakoa da. Aurretik eramaten zutena, txikiagoa zen. 

Kantineraren hautaketa Santiago egunean egiten da, goizez, Marlaxka elkartean. Aurkeztuak 20 urte beteak izan behar ditu Alarde eguna baino lehen, Hondarribiak izan behar dira eta konpainiako kideren batekin nolabaiteko erlazioa izan behar dute. Komisioak bere bozkak aurkezten ditu eta horien artean bat ateratzen da, zozketaz. 

Irailaren 9an, Arrantzale Auzoaren sarreran elkartzen dira, Portu auzo bukaeran. Kantinera non bizi denaren arabera, elkartze ordua aldatu egiten da, baina hau jaso eta gero beti igarotzen dira Portutik, Gernikako Arbolara abiatu baino lehen. Normalean lehenengoak izaten dira iristen. Goizeko Alardea, Guadalupe eta arratsaldea igaro eta gero, Portutik azken buelta bat ematen dute, Hermandadearen aurrean deskarga bat egiten dutelarik. Jarraian, Kantinerak merendola antolatu duen tokira joaten dira. 

Janzkera eta armamentua

Janzkera

  • Txapela gorria.
  • Urdin ilun koloreko alkandora antzekoa, galtza zuriak.
  • Zuri koloreko zapia.
  • Alpargata zuriak, zuri koloreko zintakin.

Armamentua

  • Kapitain eta tenienteak: Ezpatak.
  • Armadun hiritarrak: Eskopeta.

Bereizgarriak

  • Kapitaina: Jaka beltza, urre koloreko bi tirakin besoetan.
  • Tenienteak: Jaka beltza, urre koloreko tira batekin besoetan. 
  • Sarjentua:  Alkandoraren boltsikoan urre koloreko hiru tira. 

Kantinerak

  • Txapela gorria.
  • Urdin ilun koloreko jaka.
  • Tabladun gona zuria, beheko aldean zinta urdin iluna duena. Pololo zuriak. Urre koloreko ertzak dituen amantala urdin iluna.
  • Bularra gurutzatzen duen banda zuria, erdialdean dagokion irudia duena, Kantineraren izena eta data agertzen direlarik. Bandaren bi ertzak elkartuz, egurrezko kupel txiki bat erabiltzen dute. 
  • Eskularru zuriak eta abanikoa.
  • Bota zuri altuak, aurreko aldean trentzatuak. 

No event found!