KAPITAINA

Borja Águeda Oses (2019. urtetik)

TENIENTEAK

Ander Lecuona Arandigoyen

Iñaki Amiano

Eneko Santa Cruz

BANDERA ERAMAILEA

Gorka Eguiazu Zubillaga

2019KO KANTINERA

Amaia Echeveste Larrarte

Kontaktua

Gora Gazteak konpainia 1922an sortu zen. Konpainia honen berezgarririk handiena bertan parte-hartzeko bikote gabea izatea zen. 1973. urtean, kideen artean beherakada handia nabaritu zen eta 1974.urtean araua aldatu zuten: ordutik aurrera ezkonduak konpainian parte-hartu zezaketen, baina mando postuak bikote-gabeentzat ziren, kargua ezkontzerakoan utzi behar zutelarik.

Gora Gazteak Alardean parte-hartzen duen konpainia handienetarikoa da, gutxi gorabehera 540 kide dituelarik. Edonork jakin dezake ere Gora Gaztea konpainia noiz datorren, izan ere danborra jotzeko modua aldatu zuten: hau horrela izan zen konpainiak pausua eta erritmoa hobetzeko helburuarekin modu bat bilatu nahi zuelako. 

Banderak ere historia berezi bat du. Gora Gazteak-ek, gaur egun daraman bandera, Albaceteko Camelitas Descalzas-ek egin zuten, eta 1970. urtean erabili zuten lehen aldiz. Banderak honela dio: Gora Gazte, Zintzo eta Alaiak. Hondarribia. Alardeko bigarren bandera pisutxuena da, eta Zubillaga familiak gordetzen du urte osoan zehar. 

Kantineraren hautaketa Santiago egunean ospatzen da, arratsaldez. Aurkeztuak, Hondarribiko edozein auzotakoak izan daitezke, beti bertan jaiotakoak edota bertan bizitzen 10 urte baino gehiago egon. 

Irailaren 8an Gora Gazteak oso goiz hasten da. Elkartze ordua kantinera bizi den tokiaren arabera erabakitzen da, baina goizeko 6:15-6:30ak aldera izan ohi da. Kantinera jasotakoan, mandoek lore sorta bat ematen diote, eta honen ondoan daramanak eramaten du bere etxetik Zabalaren txokora iritsi arte. Bertan, loreak utzi eta lehenengo deskarga egiten da. Jarrian, konpainia Gernikako Arbolara abiatzen dira. Zapateroa eta gero, konpainiak “kalean gora, kalean behera” jotzen du Santa Maria atea gurutzatu eta gero, eta gutxi gorabehera Hijas de la Cruz eskolara iritsi arte. Ondoren, Portutik buelta bat ematen dute eta deskarga egiten dute Hermandadean. Hori egin ondoren, kantinerak merendola prestatu duen tokira doaz. Bertan, konpainiak kantineraren omenez deskarga bat egiten du, eta azkenik hau da azken deskarga egiten duena.  

Janzkera eta armamentua

Janzkera

  • Txapela gorria.
  • Alkandora gorria, galtza zuriak.
  • Koloredun zapia. Alpargata zuriak, zinta gorriekin. 
  • Kuberoek, konpainiaren izena daraman kuboak daramatzate sorbaldan. 

Armamentua

  • Kapitaina eta tenienteak: Ezpatak.
  • Armadun hiritarrak: Eskopeta.

Bereizgarriak

  • Kapitainak: Besoetan, urre koloreko hiru tira.
  • Tenienteak Besoetan, urre koloreko bi zinta.
  • Sarjentua: Urre koloreko bi zinta alkandoraren boltsikoetan.

Kantinerak

  • Txapela gorria.
  • Jaka gorria.
  • Tabladun gona zuria beheko aldean zinta gorria daramana. Pololo zuriak. Urre koloreko ertzak dituen amantala gorria. 
  • Bularra gurutzatzen dion banda zuria, dagokion irudiarekin. Bertan, Kantineraren izena eta data agertzen dira. Bandaren bi ertzak lotzen egurrezko kupel bat daramate.
  • Eskularru zuriak eta abanikoa.
  • Bota zuri altuak, aurreko aldean trentzatuak

No event found!