HATXERO NAGUSIA

Juan Gabriel Lapitz Tolosa (2011. urtetik)

Kontaktua

Gaur egun Hatxeroen Eskuadra 49 kidez osaturik dago (48 hatxero eta Hatxero Nagusia), 12 ordezko daudelarik. Bertako kide izan ahal izateko, gutxieneko altuera 1,80koa da. 

Orain gutxi arte, Hatxeroen Eskuadra Gernikako Arbola biltzen hasten zuen eguna, Alardea hasi baino lehen osatzeko. Aldiz, 2016. urteaz geroztik, Hatxeroak Correos-en biltzen dira, eta Danborradari itxaroten diote, elkarrekin Gernikako Arbolaraino iritsi arte. 2017 urteaz geroztik Hatxeroen Martxa doinuarekin abiatzen dira, Javier Bustok sortutako doinua da, espreski horretarako sortu zuena. 

Hatxeroak Danborrada eta Arkoll Konpainiarekin batera, goizean bandera hartzen dute eta arratsaldean itzultzen dute. Horrez gain, desfilea irekitzen dute Alarde osoan zehar. 

Bukatzeko, Kale Nagusia atzean uzten dute Danborradarekin batera, Zapateroa bukatzen denean. Daramaten erremintei buelta ematen diete, eta Klink Elkartearen ondoan dagoen Arkuraino abiatzen dira, bertan Danborradari omenaldi bat egiten dietelarik, eta Danborrada hauen arkuaren azpitik pasatzen delarik. Ohitura hau Carlos Bustoren garaitan hasi zen, hau izan baitzen 1992 eta 2001.urteen arteko Danbor Nagusia.

Janzkera eta armamentua

Janzkera

  • Ardi-ilez sorturiko buru-babesa, ahal bada ardi latxarena izango delarik,ile zuri eta luzea duena.
  • Alkandora eta galtza zuriak, txaketa beltza. Ezkerreko besoan “lehentasunezko soldadua” bereizgarria daramate (V alderantzikatu itxura izango duena, zinta gorriekin osatutakoa) eta honen gainean Hondarribiko Armarriaren bereizgarria. 
  • Larruzko amantala, “zurratutako” zatia kanpo alderaka jarriz, zinta beltzekin lotua.
  • Bibote eta bizarra, naturala edo artifiziala, kolore naturalekoa.
  • Apargata zuriak V forma duten zinta beltzekin, eta galtzoin beltzak.

Bereizgarriak

  • Hatxero Nagusia: txaketaren besoetan hiru galoi gorri.

 

Armamentua

  • Ez dute armamentua eramaten, erremintak baizik: aizkora, piku, pala eta aitzurrak.
  • Hatxero Nagusiak eskuadra osoko zerra bakarra darama.