KAPITAINA

Héctor Seijo Iruretagoiena (2016. urtetik)

TENIENTEAK

Borja Azpiazu Aranbarri

Iñigo López Guitera

BANDERA ERAMAILEA

Gorka Goikoetxea Rodríguez

2019KO KANTINERA

Oihane Leiva de Castro

Kontaktua

Herria Konpainiaren izenpean agertzen diren lehenengo erreferentziak 1884. urtekoak dira, nahiz eta uste den konpainia honek antzinako “Batallón de Voluntarios” herriko miliziarekin erlazioa duela, 1820. urtean sortutakoa. Herria konpainiaren lurralde eremua Alde Zaharra eta Puntal auzoko zati bati dagokio. Hasiera batean konpainia txiki bat zen, beste asko bezala, eta hainbat kide kontratatu behar izaten zituzten, baina gaur egun 180-190 kidez osaturik dago. Konpainia honek irailaren 7ko ohorezko salbak eta irailaren 10eko Hildakoen mezan egiten diren salbak egiteko ohorea du. 

Gaur egungo bandera, 90. hamarkada erdialdekoa da, aurreko banderatik Amabirjina berreskuratu zuten, baina gainontzeko guztia berria da. Makilaren puntan, “moharra”, banderak duen berezitasun bat da, banderaren amaieran doan irudi bat da. Berezko moharra kapitainak gordetzen du, eta aldatu behar izan zuten zuen pisu handia zela eta. 

Kantineraren hautaketa normalean uztailaren 24ean egiten da, eta beharrezkoa den adinaren irizpidea alde batera utzita, beharrezkoa da Alde Zaharrean edota Puntalean bizitzea, edota konpainiako kide baten alaba izatea. 

Irailaren 8an, konpainia Arma Plazan biltzen da, goizeko 7ak aldera. Bertatik kantineraren etxera abiatzen dira. “Rompan filas”-a egin ondoren, eta “Zapateroa” jaitsi ondoren, San Gabriel Egoitzara abiatzen dira helduenei omenaldi bat egiteko, eta konpainia osoa egoitzako patioan sartzen da. Bertan deskargak egiten dituzte, azkena kantinerak zuzentzen duelarik. Hori bukatuta, kantineraren etxera abiatzen dira, Alde Zaharrari azken itzuli bat emanez.  

Janzkera eta armamentua

Jankera

  • Txapela gorria
  • Jaka beltza, alkandora zuria, galtza zuriak, albo bakoitzean bi zinta urdin duelarik.
  • Zapi eta gerriko gorriak. Alpargata zuriak, zinta urdinarekin. 
  • Bandako kideek jakaren besoetan koka urdinak eramaten dituzte.
  • Kuberoek, Konpainiaren izena daraman kubo bat daramate sorbaldan.
  • Gainera, Alardean botikinez jantzita doan umetxo batek parte hartzen du. 

Armamentua

  • Kapitain eta tenienteek: Ezpatak.
  • Armadun kideak: Eskopeta.

Bereizgarriak

  • Kapitainak: Urre koloreko hiru galoi jakaren besoetan. Gorbata gorria eta eskularru zuriak. 
  • Tenienteak: Urre koloreko bi galoi jakaren besoetan. Gorbata gorria eta eskularru zuriak.
  • Sarjentua: Jakaren besoetan zeharkako galoi bat.
  • Kaboak:  Hiru zinta gorri jakaren besoetan.
  • Bandera eramailea: Trentzatuak doazen urre koloreko bi galoi jakaren besoetan. Gorbata gorria eta eskularru zuriak.

Kantinerak

  • Txapela gorria.
  • Jaka beltza.
  • Tabladun gona zuria, beheko aldean zinta beltza duena. Pololo zuriak. Amantal beltz txiki bat, honen ertzeetan urre koloreko zinta bat duena. 
  • Bularra gurutzatzen duen banda zuri bat, erdian dagokion irudia duena. Bertan Kantineraren izen-abizenak eta data agertzen dira. Bandaren ertzeetan, eta hauek lotzeko, egurrezko kupel txiki bat jartzen da.
  • Eskularru zuriak eta abanikoa
  • Bota zuri altuak, aurreko aldean trentzatuak. 

No event found!