KAPITAINA

Igor Ugarte Lasa (2019. urtetik)

TENIENTEAK

Iñaki Susperregi del Olmo

Juan Mari Lizarraga Irazusta

BANDERA ERAMAILEA

Unai Olasagasti Lizarraga

2019KO KANTINERA

Leire Olasagasti Lizarraga

Kontaktua

Konpainia Alardean parte-hartzen hasi zenean, 20. hamarkada inguruan, ez zegoen ia parte-hartu nahi zuen jenderik, hori dela eta, Jaizubia beti izan da konpainia txiki bat. Hala ere, Jaizubiak ez dio sekula Alardean parte-hartzeari utzi, eta urteekin, formazioan dauden kideen zenbakia handitzen joan da, gaur egun 250 kide inguru direlarik.

Gaur egun, Jaizubia konpainiak Alardean infanteriako lehen konpainia gisa parte-hartzen du. Duela urte batzuk, hiriko bandera eramateko ohorea zuen, baina ohorea kendu zitzaion urte batean goizeko topalekura berandu iritsi zelako. Ordutik, nahiz eta Alardean lehenengo postua mantendu, Arkoll Konpainia da Bandera eramateaz arduratzen dena. 

Konpainiako bandera Kantineraren ondoan doa beti, konpainiako kide finko batekin. Gaur egun daramaten bandera, lehen aldiz 2008.urteko Alardean parte-hartu zue

Kantineraren aukeraketa, Santiago aurreko larunbatean egiten da beti. Aurkeztu ahal izateko auzokoa izan behar du, edota bertan bizi gutxienez 10 urtez. Era berean, Irailaren 8a baino lehen 20 urte beteak izan behar ditu. 

Urtero, Irailaren 8an, konpainia auzoko elkartean elkartzen da eta Gernikako Arbolaraino oinez joaten da, konpainia hau izanik gehien ibili behar dena eta goizen mugitu behar dena topagunera garaiz iristeko. Duela urte batzuk, Mendelutik ateratzen ziren, baina auzoko elkartea eraiki zutenetik, topalekua aldatu eta bertatik ateratzen dira. Bitxia da N1 errepidea itxita ikustea Jaizubia konpainia herriraino iritsi ahal izateko. 

Alardea bukatuta, Jaizubia konpainiak harresiari buelta oso bat ematen dio Sabin Arana eta Harresilanda kaleetatik, Gernikako Arbola gurutzatuz,  Alameda parean bukatzen dutelarik. Bertan, azken deskargak egiten dituzte. 

Janzkera eta armamentua

Janzkera

  • Txapela gorria.
  • Jaka beltza, alkandora eta galtza zuriak.
  • Gorbata eta gerriko gorria.
  • Kideek koka gorriak daramatzate jakaren besoetan.
  • Kuberoek, sorbaldan konpainiako izena daraman kubo bat daramate. 

Armamentua

  • Kapitain eta tenienteak: Ezpata
  • Arma daramatenak: eskopetak.

Bereizgarriak

  • Kapitainak:  Jakaren besoetan urre koloreko hiru tira. Eskularru zuriak.
  • Tenienteak:  Jakaren besoetan urre koloreko bi tira. Eskularru zuriak.
  • Sarjentuak: Jakaren besoetan urre koloreko tira bat. 
  • Kaboak:  30 milimetroko zabalera duen zinta gorri handi bat, bi marra beltzekin besoetan.

Kantinerak

  • Txapela gorria.
  • Jaka belza.
  • Tabladun gona zuria, honen behe-aldean zinta beltz bat duena, pololo zuriak. Amantal beltz txiki bat, urre koloreko zintarekin egindako ertzak dituena. 
  • Bularra gurutzatzen dion banda zuri bat, marrazki alegorikoarekin, Kantineraren izen-abizenak eta data adierazten duena. Bandaren ertzeetan, kupel txiki bat zintzilikatzen da, bi ertzak lotuko dituena. 
  • Eskularru zuriak eta abanikoa.
  • Bota zuri altuak, aurreko aldean trentzatuak.

No event found!