KAPITAINA

Martín Eizagirre Bengoetxea (2013. urtetik)

TENIENTEAK

Jose Ignacio Duiant González

Josu Ceberio Uribe

BANDERA ERAMAILEA

José Antonio Toledo Esnaola

2019KO KANTINERA

Eukene Sagarzazu Amunarriz

Kontaktua

Montaña Konpainiaren sortze data ezezaguna da, baina uste da 1900.urtea baino lehenagotik parte hartzen duela Alardean. Badaude kantinerak, kantinera gisa 4 eta 5 urte desfilatu dutenak, izan ere herritar gutxi dituen auzo bat da. 50.hamarkadan 30-35 kidek parte-hartzen zuten, eta 1969.urtean 17 kiderekin ateratzera iritsi ziren, arratsaldean bakarrik. Hurrengo urtean, parte-hartzeari uko egin zioten jende falta zela eta, eta ez zen 1985 urtera arte berriz ere parte hartzen hasi, Joxe Ceberioren agindupean atera zirelarik urte hartatik aurrera. Hala ere, bere postua mantendu zuen Herria eta Semisargaren artean.

Konpainia honek, Akartegirekin batera Irailaren 7an Guadalupeko Santutegiak ospatzen diren ekitaldietan parte-hartzen du. 

Kantineraren aukeraketa uztailaren 24ean ospatzen da, eta aurkeztu ahal izateko lehentasuna izango dute auzokoak diren neskak. Hauek egongo ez balira, konpainiako kide direnen ahizpa edota alabak aurkeztu ahal izango dira.  

Irailaren 8an, normalean, kantineraren etxean elkartzen dira (oso urrutik bizi ez bada) eta bertatik Gernikako Arbolara abiatzen dira. Zapateroa egin ondoren, Portutik itzuli bat egiten dute eta Kantinerak merienda prestatu duen abiapuntura abiatzen dira. 

Janzkera eta armamentua

Janzkera

  • Txapela gorria.
  • Jaka beltza, alkandora zuria, galtza zuriak albo bakoitzean bi zinta gorriekin.
  • Zapi eta gerriko gorriak.
  • Bandako kide batzuek, jakaren besoetan koka gorriak dituzte, txibilitoen lehenengo ilara eta redobleen arduradunak hain zuzen ere. 
  • Kuberoek, konpainiaren izena daraman kubo bat daramate sorbaldan.

Armamentua

  • Kapit.ain eta tenienteak: Ezpatak.
  • Armadun hiritarrak: Eskopetak.

Bereizgarriak

  • Kapitaina:  Urre koloreko hiru tira jakaren besoetan. Gorbata gorria eta eskularru zuriak.
  • Tenienteak: Urre koloreko bi tira jakaren besoetan. Gorbata gorria eta eskularru zuriak.
  • Sargento: Jakaren besoetan, hiru tira gorri.
  • Bandera eramailea:  Jakaren besoetan, hiru tira gorri. 

Kantinerak

  • Txapela gorria.
  • Jaka beltza.
  • Tabladun gona zuria, beheko aldean zinta beltz bat duela. Pololo zuriak. Amantal beltza, ertzak urre koloreko zintarekin apainduak.
  • Bularra gurutzatzen duen banda zuria, dagokion marrazkiarekin. Bertan Kantineraren izen-abizenak eta data agertzen dira. Bandaren ertzak lotuz, egurrezko kupel txiki bat jartzen da.
  • Eskularru zuriak eta abanikoa.
  • Bota zuri altuak, aurreko aldean trentzatuak.

No event found!