ZUZENDARIA

Alfonso Moreno-Arrones Feijoo (2006. urtetik)

TENIENTEAK

Julio Jiménez Hernández

Urko Lekuona González

ESTANDARTE ERAMAILEA

Silbore Etxebeste Eizaguirre

2019KO KANTINERA

Zyanya Eceiza Iridoy

Kontaktua

Hondarribiko Musika Bandaren lehenengo idatzizko erreferentziak 1819koak dira, 2019.urtean beraien 200. urteurrena ospatuko dutelarik. 1880.urtean Bandaren lehenengo estatutua idazten da eta bertan, aipatutako egun zehatzetan jotzearen betebeharra adierazten da, horien artean Irailaren 8a dagoelarik. Hala ere, bertako kideek uste dute ordura arte ere Alardean parte hartu zutela, izan ere 1862. urtean udal artxiboetan urte bereko Alardean parte hartu zuten musikariei otamena eman izanaren gastuak aurkitu ziren. 

1977.urtean, unitatearen agintariari laguntza emango zion tenientearen figura agertzen da. Honek agintari galoiak eramaten ditu eta “Zuzendari” izena jasotzen du. Gaur egun, 125 kidez osaturik dago.

Bandaren estandartea konpainiaren aurreko aldean desfilatzen du. Aspaldiko argazkiren bat dago non Bandaren estandarte originala ikusten den, garai hartan tela zuri batekin egina zegoena eta beranduago tela berde batengatik aldatua izan zena. Aldiz, estandarte hori desagertu egin zen. 1982.urtean aurkitu zuten eta berriz ere Alardean parte hartu zuen, Javier Sagarzazu (Bandako kidea izandakoa) estandarte eramailea izendatu zutelarik; 2002.urtera arte desfilatu zuen estandarte horrekin. Gaur egungo estandartea tela berde batekin dago egina, erdian Hondarribiko armarria duena eta hurrengo esaldia duena “Banda de Música de la Muy Noble, Muy Leal, Muy Valerosa y Muy Siempre Fiel Ciudad de Fuenterrabia”.

Kantineraren aukeraketa uztaileko azken astean egiten da beti. Aurkeztuak izan direnak Musika Bandako kide batek aurkeztu behar ditu, eta boto gehien dituena izaten da aukeratua. Bandaren artikuluetako batek hurrengoa adierazten du: egunen batean Bandako kide den norbaitek Kantinera izan nahi badu, beste edozeinen aurrean lehentasuna du eta ez da bozketarik egingo. 

Kantinera bezala aurkezteko bete beharreko irizpideak hurrengoak dira: irailaren 6a baino lehen 20 urte betetzea, ezkongabea izatea, Hondarribian jaioa izatea edota hirian erroldatua egotea gutxienez 10 urtez. Kuriositate gisa, Bandak Hondarribia bitan zatitzen du alegiazko lerro baten bidez, antzinako Bar Emilion kokatua eta Guadalupe aldera begira, alde batetik “Kaskua” dagoela eta beste aldean “Marina”. Lerro honen ezkerraldean dagoena, Mendelura iritsi arte, Kasko deritzo eta eskuinadean dagoena, Marina izena hartzen du. Urtero txandakatu egiten dira, eta aurkeztuak diren hautagaiak zonalde horietako batekoak izan behar dira, urtean-urtekoa. Urteren batean Bandako kideren bat aurkezten bada, irizpide hau bertan behera geratzen da, baina hurrengo urterako, urte horretan zegokion zonaldeari tokatzen zaio, ordena errespetatuz. 

Urtero, Irailaren 8a goizeko 5etako Alborada jotzen hasten da, Udaletxeko arkupetan, jarraian beste 10 Alborada joko direlarik. Azken Alborada Diana baina minututxo batzuk lehenago jotzen da, berriro ere Udaletxeko arkupetan. Goizeko 6etan lehenengo Diana jotzen da, Sagarrondoko eta Jasokundeko Andra Mariaren parrokiko kanpaikadekin bat egiten dutelarik. 

Goizeko desfilea eta gero, Musika Bandako kide batzuk -Estandartea, zuzendaria, Kantinera eta honen laguntzailea- Guadalupera igotzen dira eta Hatxeroen eta Danborradaren artean desfilatzen dute. 

Arratsaldean, Kale Nagusian behera jaisten dira “Rompan Filas-a” baino lehen, banderekin batera. Jarraian, eta Danborradaren laguntzarekin, Zapatero jotzen dute eta beti, Kale Nagusia atzean uzten duten azkenak dira. 

Janzkera eta armamentua

Janzkera

  • Txapela gorria
  • Txaketa beltza, alkandora eta galtza zuriak.
  • Gorbata gorria
  • Zinta zuriak dituzten alpargata zuriak.

Bereizgarriak

  • Zuzendaria: urre koloreko hiru zinta txaketaren besoan.
  • Tenientea: urre koloreko bi zinta txaketaren besoan.
  • Sarjentua: urre koloreko eta granate koloreko hiru zinta txaketaren besoan. Gainera, flautin bat eramaten du.
  • Estandarte eramailea: eskularru zuriak.

Kantinera

  • Txapela gorria
  • Jaka beltza, urre koloreko ertzak dituen amantal beltza.
  • Tabladun gona zuria, beheko aldean zinta beltza duena, pololo zuriak.
  • Banda zuri bat bularra gurutzatzen, erdialdean irudi alegorikoa duelarik, kantineraren izen-abizenak eta fetxa ere azalduko dira. Bandaren bi ertzak lotzeko, barrika bat.
  • Eskularru zuriak eta abanikoa.
  • Bota altu zuriak, aurreko aldean trentzatuak.

No event found!