KAPITAINA

José Miguel González Oyarzabal (2018. urtetik)

TENIENTEAK

Denis Álvarez Pérez-Sostoa

Ismael Goikoetxea Fernández

BANDERA ERAMAILEA

Kepa Goikoetxea Iturria

2019KO KANTINERA

Marta Goikoetxea Iturria

Kontaktua

Olearso konpainiak Alardean lehen aldiz 1927.urtean parte-hartu zuen, Herria konpainiako kideak izandakoek sortu zuten, Guadalupeko Santutegia kokatua dagoen tokiaren izena eman ziotelarik. Urte hartan 25 bat kide izango ziren. Hurrengo urte haietan konpainiak desfilatzen jarraitu zuen, baina 41 eta 42.urteetan ez zituen gutxiengo kideak bildu eta, bi urte horietan, ez zuen Alardean parte hartu. 1943.urtean konpainiak berriro ere Alardean parte-hartzen du, eta gaur egun arte desfilatzen jarraitu du. Hori bai, urte batzuetan parte-hartu gabe egon zenez, beraien postua galdu zuten (nahiz eta ez jakin zein zen zehazki), eta azken postuetara pasa zen. Konpainia poliki-poliki handitzen joan da eta gaur egun 250 kide inguru dira. 

Olearso konpainiak bere himno propioa du, Primitivo Azpiazuk sortutakoa da 1946. urtean eta Claudio Sagarzazu “Satarka”ren hitzak ditu. Goizean jotzen dute, Kantineraren bila joaten direnean, baita arratsaldean ere, etxera itzultzen direnean. 2001.urtean Alardeko martxekin disko bat grabatu zuten Irudi Ots estudioan; Olearso beti izan da ezaguna musika egiteko moduagatik, eta jakin badakigu tailerrak egin izan dituztela ikasteko, baita beste konpainientzat ere, 50. hamarkadatik aurrera eman delarik. 

Gaur egungo bandera, 90.hamarkadakoa da, izan ere aurrekoak tiro bat jaso zuen Alarde egun batean eta berregin behar izan zuten. Josterakoan 1957.urteko Guadalupeko Amabirjinaren irudi bordatua mantendu zen.

Kantineraren hautaketa Santiago Egunean egiten da; Komisioak hautatzen du, bozka gutxien jaso dituztenak kentzen doazelarik, azken bakarra geratu arte. Kapitainak eta manduak berria emateaz arduratzen dira. 

Janzkera eta armamentua

Janzkera

  • Txapela gorria.
  • Jaka beltza, alkandora zuria eta galtza zuriak.
  • Zapi eta gerriko gorriak.
  • Alpargata zuriak, zinta beltzarekin.
  • Kuberoek, konpainiaren izena daraman kubo bat eramaten dute sorbaldan

Armamentua

  • Kapitain eta tenienteak: Ezpata.
  • Armadun hiritarrak: Eskopeta.

Bereizgarriak

  • Kapitainak:  Urre koloreko hiru tira jakaren besoetan.
  • Tenienteak: Urre koloreko bi zinta jakaren besoetan.
  • Sarjentua: Urre koloreko hiru tira jakaren besoetan.
  • Kaboak:  Hiru tira gorri jakaren besoetan.

Kantinerak

  • Txapela gorria.
  • Jaka beltza.
  • Tabladun gona zuria, beheko aldean zinta beltz bat duela. Pololo zuriak. Amantal beltza, ertzak urre koloreko zintarekin apainduak.
  • Bularra gurutzatzen duen banda zuria, dagokion marrazkiarekin. Bertan Kantineraren izen-abizenak eta data agertzen dira. Bandaren ertzak lotuz, egurrezko kupel txiki bat jartzen da.
  • Eskularru zuriak eta abanikoa.
  • Bota zuri altuak, aurreko aldean trentzatuak.

No event found!