DANBOR NAGUSIA

Jon Ugarte Martín (2017. urtetik)

2019KO KANTINERA

Malen Oronoz Mitxelena

Kontaktua

Hondarribiko Danborrada 1920.urtean sortu zen talde gisa, urte bereko uztailaren 22an 9 Hondarrbitarrek Hiriko alkateari egindako eskakizuna eta gero, Danborrada publikoki eta Hondarribiko Alardean parte hartzeko beharrezkoa zuen lizentzia eskatuz. Era berean, irungo Udaletxearekin bitartekari lanak egin zedin eskatzen zitzaion, hauek danbor batzuk uzteko helburuarekin. Eskakizun formal horrek bere fruituak eman zituen, eta abuztuaren 20an 12 danbor jaso zituzten, horietatik 5 egoera onean zeudenak.

Casimiro Echaide Urtizbereak ez zuen eskakizun hori sinatu, baina sortu berria zen Danborradako lehenengo Danbor Nagusia izateko ohorea izan zuen. Honen alaba zen Dominica izan zen Danborradako lehen kantinera, nahiz eta ez dagoen jasota urte horretan bertan atera zenik. 

Lehenengo urtetik, Danborradak ez zuen bakarrik Alardean parte hartu, izan ere irailaren 7an ere parte hartu zuen, eta irailaren 8ko diana jo zuen, 1920ko jaietako programan azaltzen den bezala. 

Hondarribiko Danborrada da, Hatxeroen atzetik, Hondarribiko Alardean parte hartzen duen lehenengo unitatea. Gaur egun, 127 kide ditu hiru zatitan banaturik daudenak: 72 txilibito, 15 erredroble eta 40 partxe. Hauek guztiak gidatzen Danbor Nagusia dugu. 

Kantineraren hautaketa Santiago bezperan egiten da, arratsaldez. Kantinera izan ahal izateko hurrengo irizpideak beharrezkoak izango dira: ezkongabea izatea, Hondarribikoa izatea, edota bertan bizitzen egotea gutxinez 10 urtez. Kantinerak gutxienez 20 urte beteak izan behar ditu Alarde eguna baino lehen. Duela urte batzuk, bi zonalde banatzen ziren, alde batetik “Alde zaharra” eta bestetik “Portua”, urte bakoitzean kantinera eremu hauetako batetik aukeratzen zelarik, bi zonaldeak txandakatuz. Hala ere, arau hau 2018.urtean ezabatu zen. 

Irailaren 8a Danborradaren diana jotzen hasten dira (1995. urtean sortu zena) Arma Plazan, Bandak bere diana jo eta gero. Bukatu eta gero, berriz jotzen dute Hondarribiko txoko desberdinak zeharkatuz, gero kantineraren bila joaten dira. Hau egin eta gero, San Cristobal rotondara joaten dira, bertan Hatxeroak zain dituztelarik, jarraian denak elkarrekin Gernikako Arbolara joateko “Hatxeroen Martxa” doinupean; Javier Bustok sortu zuen doinu hau eta 2017.urtean estreinatu zuten. 

Kale Nagusia igo ondoren, Hatxeroak eta Arkoll Konpainiarekin batera estandartea jasotzen dute eta batailoiaren deskarga eta gero, Bandarekin batera, Azeri Dantza jotzen dute. Guadalupeko Kanpan”Titteiro” jotzen dute Burgomaisua iritsi bitartean. Arratsaldean, estandartea entregatu eta Zapateroa jo ondoren, Kale Nagusia atzean uzten dute, Hatxeroak aurrean dituztelarik. Biak elkarrekin Klink Elkartearen ondoan dagoen arkuraino joaten dira berriz ere “Hatxeroen Martxa” doinupean. Bertan Hatxeroak arku bat egiten dute Danborrada azpitik pasa dadin. Azken ekitaldi hau Carlos Busto Danbor Nagusia zenean hasi ziren egiten (1992-2001 urteen arteko Danbor Nagusia).

Janzkera eta armamentua

Janzkera

  • Txibilitoak:
    • Txapela gorria
    • Txaketa beltza
    • Alkandora eta galtza zuriak
    • Zapi zuria lepoan, gerriko gorria
    • Zinta beltzak dituzten alpargata zuriak.
  • Erredrobleak eta partxeak:
    • Txapela gorria
    • Alkandora eta galtza zuriak
    • Zapi gorria eta gerriko gorria
    • Zinta beltzak dituzten alpargata zuriak.
  • Mandoak daraman bereizgarriak:
    • Galoiak dituen jaka gorria eta gerriko beltza. Makila.
  • Kantinerak:
    • Txapela gorria
    • Jaka beltza, urre koloreko ertza duen amantal beltza.
    • Tabladun gona beltz koloreko zinta bat duelarik azpialdean, pololo beltzak.
    • Zuri koloreko banda bularra gurutzatzen, erdian irudi alegorikoan duena, baita Kantineraren izen-abizenak eta fetxa ere. Bandaren bi muturrak lotzen barrika txiki bat. 
    • Eskularru zuriak eta abanikoa
    • Bota zuri altuak, aurretik lotura trentzatua dutenak.

08Ira

Tanborradako Diana

Asteartea, Arma Plaza
06:05
No event found!