Errespetuaren eta bizikidetzaren aldeko Alarde Fundazioaren aurrerapausoa

2019/02/23

Pasa den Irailaren 8an izandako gertakarien eta gure jarraitzaileek adierazitako kezkaren ondorioz, Alarde Fundazioak, Alardearen antolatzaile denak, beharrezkoa ikusten du iritzi hartu-emana sortuko duen gune bat eraikitzea.

Egondako tentsioa murriztu eta iaz gertatutako zoritxarrezko egoerak ekiditea besterik ez dute izango helburu topaketa hauek.

Horren ondorioz, Alarde Fundaziotik bizikidetzaren alde aurrera pausu bat eman nahi dugu eta iniziatiba hartuz, biltzeko proposamena luzatu nahi dugu.

Topaketa honetara Jaizkibel Konpainia, Joana Mugarrietakoa eta baita Hondarribiko Emakumeak taldea ere gonbidatu nahi ditugu, helburu izanik iritzi eta ezinegonak libreki adieraztea baita izandako tentsioa murriztu eta errespetu giro bat sortzea inplikatuak dauden alderdien artean ere.

Horrela, eta gure aburuz, Hondarribia izan beharko luke gure iritziak partekatzeko tokia, eta hori horrela izanik, gure herriko Udaletxea proposatzen da topaleku gisa, guztiei ongi datorkien egun eta ordutegiarekin.

Era berean, Alkatea proposatzen dugu topaketa hau moderatuko duen pertsona gisa. Elkartze hau ahalik eta gardenen izateko asmoarekin, gertatzen denaren akta idaztea ere proposatzen dugu.