Goizeko ibilbidea

  • Harresilanda
  • Damarri
  • Kale Nagusia
  • Arma plaza
  • Kale Nagusia
  • Damarri
  • Harresilanda
  • Jaizkibel etorbidea
  • Sainduako ermita

1

Konpainia eta unitateak, bere bilguneetatik abiatuta, Gernikako Arbolako belardian biltzen dira, Burgomaisuaren laguntzaileak honen bila joan daitezen esperoan. Behin bataloira elkartu dela, Burgomaisuak Kornetinari agindua eman, eta Alardea hasten da, Kale Nagusian gora abiatuz…

2

Konpainia eta unitateak Arma Plazan biltzen dira.

3

Danborrada eta Arkoll konpainia Udaletxera jaisten dira. Jasokundearen eta Sagarrondoko Andra Mariaren elizaren atarian, konpainietako kapitainak kokatzen dira, ohorezko pasillo bat eginez, jarraian hiriko Bandera jasotzeko. Arkoll konpainiak eramango du egunean zehar.

4

Behin bandera konpainian doala, Arma Plazara itzultzen dira. Bertan, Burgomaisuak infanteriako hiru deskargak eta artilleriako salbak aginduko ditu. Jarraian, Burgomaisuaren agindupean, Alardea Sainduako Ermitara abiatzen da, Artilleria Zalditeriaren atzetik jaisten delarik. Jaisterakoan, konpainia bakoitzak deskarga bat egiten du Jasokundearen eta Sagarrondoko Andre Mariaren elizaren atarian.

5

Konpainiak Sainduara bidean daudenean, Artilleria Gernikako Arbolako belardian geratzen da, bertatik igarotzen den konpainia bakoitzeko salba bat botaz. Infanteriako azken konpainia igaro ondoren, Alardean sartzen dira berriz, beraien ohiko tokian jarriz.

6

Sainduako Ermitan, konpainia bakoitzak deskarga bat egingo du. Guztiak igaro ondoren, Burgomaisua, Estatu Nagusia eta Artilleriak Kabildu Eklesiastikoari harrera egiten dio, azken honek Bandera Ermita barruan kokatzen duelarik. Hau egin ondoren, goizeko Alardea bukatutzat ematen da.