Kantineren Aurkezpena

Ibilbidea: Kantinerak, Musika Bandarekin batera, Nafarroa Behera kaletik irtengo dira eta hurrengo kaleetatik igaroko dira: Sabino Arana, San Kristobal, Zuloaga, San Pedro, Jabier Ugarte eta Santiago Konpostela, Guipúzcoa plazara iritsi arte. Bertan aurkezpena burutuko da. 

Bukatu eta gero, Musika Bandak bere jaietako kontzertua ospatuko du eta gero kantinerekin Harategi eta San Nikolas kaleetikan desfilatuko dute Arma Plazako Carlos V Paradorera iritsi arte, bertan harrera txiki bat ospatuko da kantinerekin eta beraien senideekin batera.